MARTXOAK 8 – EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA - NABI
MARTXOAK 8 – EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
MARTXOAK 8 – EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

URRA DITZAGUN ESTEREOTIPOAK, PRAKTIKA DEZAGUN BERDINTASUNA
Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak "Urra ditzagun estereotipoak, praktika dezagun berdintasuna" kanpaina aurkeztu du.
Gure legeek berdintasun formala aldarrikatzen duten bitartean, emakume askoren datuek eta bizipenek erakusten dute oraindik ere ameskeria arriskutsua dagoela: berdintasuna jada lortuta dagoela dioen ideia faltsua. Ez da horrela. Berdintasuna badago praktikatzen denean. Eta praktikatzen ez bada, ez dago.
Misio betearen sentsazio hori da gaur egun gizartea eraldatzeko trabarik handiena; izan ere, aldatzeko borondatea lokartzen du, eta atzerapausoak eragiten dizkigu.
Kritikoki pentsatzeko deia egiten dugu. Berdintasuna ez da lortutako helmuga bat, ezta herentzia bermatu bat ere; inplikazio aktiboa eskatzen duen eguneroko hautua da, eta, batzuetan, deserosoa da, oso errotuta dauden pribilegioak eta arauak zalantzan jartzera behartzen baikaitu.
Hortxe jarraitzen dute oztopoek:
• Erantzukidetasuna: Emakumeek oraindik ere beren gain hartzen dute zaintzaren, eguneroko lanen eta buruko kargaren zama, eta horrek beren denbora eta osasuna mugatzen ditu.
• Erabaki-postuak: Emakumeek ordezkaritza txikia dute erabaki-postuetan, eta ez da gogo faltagatik, aukera eta laguntza errealen gabeziagatik baizik.
• Eskubide berberak: berdintasun formala badago, baina oraindik bide luzea dago egiteko benetako berdintasuna lortzeko.
• Hizkuntzak gizarte-arrakala mantentzen du; izan ere, sartzen eta izendatzen ez bada, deslegitimatu egiten da.
Azter ditzagun hautsi behar ditugun estereotipo batzuk:
-
"Etxean laguntzen dut, ez dakit zer gehiago egin dezakedan": Laguntza ez da erantzukidetasuna. Berdintasuna zaintzak eta zama mentala partekatzea da.
-
"Gaur egun eskubide berberak ditugu": Legeek eskubideak aitortzen dituzte. Berdintasuna egunez egun eraikitzen dugu, erabakien eta ekintzen bidez.
-
«Erabaki-karguetan emakume gehiagorik ez badago, nahi ez dutelako da»: Kontua ez da nahi izatea, aukerak, erreferenteak eta benetako babesa izatea baizik.
-
"Maskulinoak pertsona guztiak hartzen ditu": Izendatzen ez dena, ez dago ikusgai. Eta ikusgai ez dagoena, hutsa da.
Berdintasunean bizitzeak, ez du kentzen, gehitu baizik: harreman libreagoak eta seguruagoak sortzen ditu, osasun emozionala hobetzen du eta gure demokrazia indartzen du.




