Descárgate la app
‘Zer egiten duzu zuk berdintasunaren alde?’, Nafarroako Gobernuaren goiburua martxoaren 8rako, Emakumeen Nazioarteko Egunerako
2020ko martxoaren 2a
‘Zer egiten duzu zuk berdintasunaren alde?’, Nafarroako Gobernuaren goiburua martxoaren 8rako, Emakumeen Nazioarteko Egunerako
El Gobierno de Navarra, a través del Instituto Navarro para la Igualdad/Nafarroako Berdintasunerako Institutua (INAI/NABI), pone en marcha la campaña con motivo del 8 de marzo, Día Internacional de las Mujeres, con el lema ‘¿Qué haces tú por la igualdad?. La campaña pretende hacer reflexionar a la ciudadanía y anima a la sociedad a adquirir un compromiso personal en la lucha por la consecución de la igualdad real.
Nafarroako Gobernuak, Instituto Navarro para la Igualdad/Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (INAI/NABI) bitartez, martxoaren 8ko, Emakumeen Nazioarteko Eguneko kanpaina jarri du abian, ‘Zer egiten duzu zuk berdintasunaren alde?’ goiburuarekin. Kanpainaren helburua herritarrei hausnarraraztea eta benetako berdintasuna lortzeko borrokan nork bere konpromisoa hartzeko deia egitea da.
zuzendari kudeatzaileak, Eva Istúrizek, eta Herritarren, Ahalduntzearen eta Emakumeen Parte Hartzearen zuzendariordeak, María Ángeles Garcíak, gaur goizean aurkeztu dituzte kanpaina eta haren irudi nagusia, ispilu bat. Sinbolikoki, pertsona bakoitzak ispiluan duen isla –horren barnean ageri da goiburua- gutako bakoitzak berdintasunaren aldeko borrokaren alde egin dezakeenaz hausnartzeko dei bat da, eremu pertsonalean, familiakoan, lanekoan, lagunartean edo aisialdian, besteak beste.
INAI/NABIko zuzendari kudeatzaileak, Eva Istúrizek, adierazi du martxoaren 8a “mugimendu feministaren eta emakumeon aldarrikapen-egun bat dela, genero-desberdintasuna gertakari estrukturala dela oroitarazten diguna”.
Esan duenez, erakundearen 25. urtemugarako aukeratutako goiburuak, “Atzoko emakumeak ausartak izan zirelako, gaur indartsuak gara eta bihar libreagoak izanen dira”, aitortza egiten dio emakume haiek eginiko ahaleginari, emakumeen eta nesken aurkako diskriminazio-molde oro eta haien aurkako indarkeria-adierazpideak eremu publikoan zein pribatuan ezabatzeko.
herritarrei dei egin die norberaren jarrerez eta jokabideez hausnartzeko, eta nafar gizarteari eskatu dio kanpainarekin bat egin eta hartan parte hartzeko, herritar ororen inplikazioa lortzea baita xedea. Horretarako, Foru Erkidegoko hedabideetan eta bertako herrietako aldizkarietan iragarriko dute kanpaina, baita INAI/NABIren sare sozialetan ere, #8M #Martxoak8 traolak erabiliz.
Bestalde, hausnarketa eragin nahi duen kanpaina honek luzaroan irautea da helburua. Horretarako, heldu diren hilabeteotan haren irudia eta goiburua dituzten pegatinak banatuko dira, merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduetako, Nafarroako Administrazio Publikoko lantokietako eta erietxe eta osasun-etxeetako ispiluetan jartzeko, baita ikastetxeetan eta unibertsitateetan ere.
Berdinna saria Astelehen Lilak Nafarroa Elkartearentzat
Martxoaren 8ko ekitaldi-sortaren barnean, heldu den asteazkenean María Chivitek, Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, 2020ko Berdinna saria emanen dio Lunes Lilas Navarra / Astelehen Lilak Nafarroa Elkarteari.
Foru Erkidegoan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko bidean elkarte horrek eginiko “ukaezinezko ekarpena” aitortu nahi du Foru Gobernuak. Nabarmentzeko moduko beste meritu batzuk elkartearen ibilbidea eta eboluzioa dira, gaur egun erreferente bihurtu baita berdintasunaren alorreko heziketari dagokionez, bai profesionalentzat bai neska-mutil eta gizon-emakumeentzat.