Mintegiko landareak ekoiztea eta merkaturatzea

Oinarrizko informazioa

Mintegiko landareak ekoizteko edo/eta merkaturatzeko baimendutako pertsona fisiko edo juridikoak, Nafarroan horrelako jardueraren bat egin nahi badute.

Prozeduraren urratsak:

Ezarritako komunikazioak jaso ondoren, izapide hauek egin behar dira, dagokien epearen barnean:

  1. Hazkuntza aitorpenetan jarritako datuen kontrol administratiboak.
  2. Ekoizpenerako lurzatiak ikuskatzea
  3. Entitate ekoizleen instalazioak ikuskatzea
  4. Etiketak inprimatzeko eskatutako baimena ematea, hala behar denean, eta esleitutako zenbaki-tartea jakinaraztea
  5. Eskatutako aforo-lekualdaketak egitea, hala behar denean
  6. Ziurtapen-akta sinatzea, hala behar denean, eta ekoitzitako loteen laginak biltzea
  7. Bildutako laginak analizatzea
  8. Egindako analisien emaitzak entitate ekoizleari jakinaraztea
  9. Ekoizpen-eta merkaturatze-datuak Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioari jakinaraztea

Araudi gehiago mintegiko landare eta haziei buruz.

Tramitazioa

Epea:

  1. Hazkuntza aitorpena (mintegiko ereitea edo landaketa, edo, espezie iraunkorretan, ugalketarako materialak lortzeko asmoa):
    • Fruta-arbolen, mahatsondoen eta basoko espezieen landare amen alor berriak: ezarpenaren aurretik.
    • Fruta-arbola, mahatsondo eta basoko espezieen beste kasu batzuk: maiatzaren 31ra arte.
  2. Ekoizpenaren aitorpena, lortutako mintegiko landareen edo ugalketarako materialen berri emateko:
    • Hazitegiko onddoak: hiruhileko bakoitza amaitu eta hurrengo astean.
    • Espezie guztiak: uztailaren 31ra arte. Aurreko urteko uztailaren 1etik aitorpena egiten den urteko ekainaren 30era bitartean bildutako produktu guztiak jaso behar dira aitorpenean.
  3. Aforo-lekualdaketaren eskabidea:
    • Hazkuntza aitorpena duten espezieak: urte osoan.
  4. Ziurtagiriaren eskabidea: urte osoan.
    • Hazkuntza aitorpena duten espezieak: urte osoan.
  5. Merkaturatzeari buruzko jakinarazpenak:
    • Espezie guztiak: uztailaren 31ra arte. Aurreko urteko uztailaren 1etik aitorpena egiten den urteko ekainaren 30era bitartean egindako salmenta guztiak jaso behar dira aitorpenean.
  6. Espezie ostalariak ekoizteko/merkaturatzeko lurzatiak su-gorrinarako (E. amylovora) tanpoi eremu batean sartzeko eskabidea.
    • Urte osoan.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

  • Landa Garapeneko erregistroa
    González Tablas kalea 9, beheko solairua
    31005 Iruña
  • Departamentuaren barruti bulegoak

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Ugalketarako Materiala Ziurtatzeko eta Landare Osasuneko Bulegoa
González Tablas kalea 9, 1. solairua
31005 Iruña
Telefonoa: 848 42 67 48
Helbide elektronikoa: ropvegnavarra@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time