Irakasleen aldi baterako kontratazioa: indarrean dauden zerrendak eta eguneroko esleipenak 2023-2024

Oinarrizko informazioa

Irakasle lanpostuetan aritu daitezkeen aldi baterako kontrataziorako izangaiak.

Fitxa honetan informazio hau argitaratuko da:

  • 2023-2024 ikasturtean indarrean dauden aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak.
  • Egunez egun irakasleei esleitzen zaizkien kontratuak, Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxeetan zerbitzuak emateko.

Kontratatu berriek eskainitako lanpostuetako bat onartu eta gero, dagokien dokumentazioa bete eta posta elektronikoaren bidez igorri beharko dute contratoseducacion@navarra.es helbidera; zehazki, honako agiri hauek:

  • Datu pertsonalen inprimakia, kontrataziorako eta nominarako.
  • Eguneratutako sexu delituen egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa edo sinatutako baimen-inprimakia sexu delituen egileen erregistro nagusiaren ziurtagiri negatiborako.
  • Eskatzen den tituluaren fotokopia (bakarrik Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren zerrenden bidez kontratatutako izangaientzat).
  • NANaren fotokopia.
  • Hezkuntza Departamentuaren Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalerako: Bizitza eta istripu aseguruen polizetarako datuen inprimakia (gaztelera / euskara). Inprimaki hori behar bezala beteta aurkeztu beharko da, ahal dela telematikoki, Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, edo Nafarroako Gobernuaren edozen erregistro-bulegotan, eta Hezkuntza Departamentuko Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalera zuzenduta.

Aseguruen polizari buruzko informazio oharra.

  • 36/2022 Foru Agindua, maiatzaren 13koa, irakasleek frogatu ditzaketen berariazko eskakizunak zehaztu eta hura egiaztatzeko prozedura ezartzen duena.
  • 37/2020 Foru Agindua, apirilaren 8koa, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dituena.
  • 37/2014 Foru Dekretua, apirilaren 30ekoa. Honako honen bidez arautzen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unibertsitatez kanpoko irakasle kidegoei dagozkien lanpostuen hornidura.

Ministro Kontseiluaren 2023ko uztailaren 4ko Erabakia argitaratzen duen uztailaren 4ko SND/726/2023 Aginduaren bidez, Covid-19ak eragindako osasun-krisiaren amaiera deklaratzen da. Ondorioz, ez da aplikagarria izango irailaren 29ko 31/2020 Errege Lege Dekretuaren 2.2 artikuluan aurreikusitako krisi horrek eragindako salbuespenezko neurria (31/2020 Errege Lege Dekretua, unibertsitatez kanpoko hezkuntzaren esparruan premiazko neurriak hartzekoa, prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa izateko baldintza betetzen ez duten izangaiak aldi baterako kontratatzea ahalbidetzen duena).

Ondorioz, baldintza hori betetzen ez duten pertsonak ez daude eskuragai plazak esleitzeko egintza honetarako.

Era berean, behin Covid-19ak eragindako osasun-krisiaren amaiera deklaratuta, indarrik gabe utzi behar dira Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 16ko 46/2020 Foru Aginduaren 2. artikuluan aipatzen diren aldi baterako kontrataziorako hautagaien zerrendak. Agindu horren bidez, neurriak hartzen dira Covid-19ak eragindako osasun-krisiaren ondorioz irakasle lanpostuetan aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzearekin lotuta, 2020-2021 ikasturtea behar bezala antolatzea bermatzeko.

Emaitzak

253/2023 Ebazpena, irailaren 19koa, Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariarena, 2023-2024 ikasturterako indarrean dauden irakasleen kidegoetako lanpostuak aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendetatik behin betiko kanpo uzten dituena "prestakuntza pedagogiko eta didaktikoaren" baldintza betetzen ez duten pertsonak edo Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 16ko 46/2020 Foru Agindua aplikatuz zerrendetan sartu zirenak.

 

228/2023 Ebazpena, irailaren 4koa, Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariarena, 2023-2024 ikasturterako indarrean dauden irakasleen kidegoetako lanpostuak aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendetatik behin-behinean kanpo uzten dituena "prestakuntza pedagogiko eta didaktikoaren" baldintza betetzen ez duten pertsonak edo Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 16ko 46/2020 Foru Agindua aplikatuz zerrendetan sartu zirenak.

 

2023/2024 IKASTURTERAKO INDARREAN DAUDEN BEHIN-BETIKO ZERRENDAK. MUSIKA ETA ARTE ESZENIKOETAKO KATEDRATIKO ETA IRAKASLEEN KIDEGOAK

212/2023 Ebazpena, abuztuaren 24koa, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuaren Zuzendariarena, 2023-2024 ikasturterako indarrean dauden Musika eta Arte Eszenikoetako Katedratiko eta Irakasleen kidegoetako lanpostuak aldi baterako kontratatzeko izangaien behin-betiko zerrendak onartu eta argitaratzen dituena.

 

2023/2024 IKASTURTERAKO INDARREAN DAUDEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK. MUSIKA ETA ARTE ESZENIKOETAKO KATEDRATIKO ETA IRAKASLEEN KIDEGOAK

208/2023 Ebazpena, abuztuaren 17koa, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuaren Zuzendariarena, 2023-2024 ikasturterako indarrean dauden Musika eta Arte Eszenikoetako Katedratiko eta Irakasleen kidegoetako lanpostuak aldi baterako kontratatzeko izangaien behin-behineko zerrendak onartu eta argitaratzen dituena.

  • Eranskina: aldi baterako kontrataziorako izangaien behin-behineko zerrendak.

 

2023/2024 IKASTURTERAKO INDARREAN DAUDEN BEHIN BETIKO ZERRENDAK. MUSIKA ETA ARTE ESZENIKOETAKO KATEDRATIKO ETA IRAKASLEEN KIDEKOAK IZAN EZIK

169/2023 Ebazpena, ekainaren 23koa, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuaren Zuzendariarena, 2023-2024 ikasturterako indarrean dauden maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako Sektore Berezietako irakasle espezialisten, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetako lanpostuak aldi baterako kontratatzeko izangaien behin betiko zerrendak onartu eta argitaratzen dituena.

 

2023/2024 IKASTURTERAKO INDARREAN DAUDEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK. MUSIKA ETA ARTE ESZENIKOETAKO KATEDRATIKO ETA IRAKASLEEN KIDEKOAK IZAN EZIK

166/2023 Ebazpena, ekainaren 16koa, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuaren Zuzendariarena, 2023-2024 ikasturterako indarrean dauden maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako Sektore Berezietako irakasle espezialisten, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetako lanpostuak aldi baterako kontratatzeko izangaien behin-behineko zerrendak onartu eta argitaratzen dituena.

  • Eranskina: aldi baterako kontrataziorako izangaien behin-behineko zerrendak.

 

EGUNEROKO ESLEIPENAK

Harremanetan jartzeko

Argibide eta Agiri Bulegoa
Telefonoak: 848 42 65 16 / 848 42 66 16 / 848 42 64 00

Langileen Kontrataziorako Atala
Telefonoa: 848 42 65 20

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time