Irabazi-asmorik gabeko erakundeendako dirulaguntza, Iruñeko espetxeko preso eta preso ohiekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko proiektuetarako

Proiektu hauek finantzatzen dira: Nafarroan gizarte-bazterketako arriskuan dauden presoen eta/edo preso ohien bizi-baldintzak hobetzeko proiektuak

Oinarrizko informazioa

Legez eratutako erakunde juridikoak, irabazi-asmorik ez dutenak eta bere estatutuetan jasoa dutenak, berariazko helburuen artean, esku-hartze sozialeko lana egitea, proiektua zer modalitaterako eskatzen den, modalitate harekin loturiko esparruan.

Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzen onuradun izateko, entitateek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  1. Legez eratutako pertsona juridikoak izatea, bakoitzaren izaera juridikoaren arabera, eta, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, erregelamenduz dagokien administrazio erregistroan inskribatuta egotea.
  2. Irabazi asmorik ez edukitzea.
  3. Bere estatutuetan jasota izatea, berariazko helburuen artean, esku-hartze sozialeko lana egitea, proiektua zer modalitaterako eskatzen den, modalitate harekin loturiko esparruan.
  4. Zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean izatea, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari edo haren erakunde autonomoei zorrak ordaintzeko betebeharrak ere.
  5. Ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapenaren ondorioz, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko legeetan edo zergei buruzko lege orokorretan aurreikusitakoaren arabera dirulaguntzak lortzeko aukeraz gabeturik ez egotea.
  6. Dirulaguntzen onuraduna izateko gainerako debeku-egoeretan ez egotea, zeinak jasotzen baitira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak, eta, orobat, diruz laguntzen den jarduerak irauten duen bitartean.

Eskaera egiteko

Entitate eskatzaile bakoitzak diruz laguntzeko eskaera bakarra aurkez dezake.

Eskaera aurkezteko, Nafarroako Gobernuaren eskabide orokorra erabili beharko da eta agiri hauek ere aurkeztu beharko dira:

  • Proiektuaren eredu ofiziala  
  • Aurrekontuaren eredu ofiziala
  • Aurkeztu beharreko gainerako dokumentuak:
    • Erakundearen estatutuak
    • Ziurtagiri edo beste frogagiri bat, egiaztatzen duena erakundea erregelamenduz dagokion erregistroan inskribatuta dagoela
    • Identifikazio fiskaleko txartela
    • Erantzukizunpeko adierazpena
    • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak egindako ziurtagiria, Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duena
    • Nafarroako Gobernuak eta/edo Espainiako Zerga Agentziak egindako ziurtagiria, zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duena
    • Eskabidea, transferentzia bidez ordaintzeko
    • Funtsak aurretiaz hornitzeko beharra justifikatzen duen txostena, halakorik behar bada
    • Gardentasun-betebeharra betetzeko behar den informazioa (aukerakoa da)
    • Haren lekuan, III. eta IV. Eranskinak
    • Proiektua behar bezala ulertzeko beharrezkotzat jotzen diren agiri grafikoak, teknikoak, ekonomikoak eta bestelakoak. Memoriaren eranskintzat joko dira.

 

Justifikaziorako:

Dirulaguntza justifikatzeko dokumentazio guztia.

138/2024 Ebazpena, dirulaguntzen deialdi hau onesten duena.

Emaitzak

270/2024 Ebazpena, deialdia ebazten duena.

Harremanetan jartzeko

Gizarteratzeko, Bitartekaritzako eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzua
Iratxeko Monasterioa, 22
31011 Iruña
Telefonoa: 848 426 783
Posta elektronikoa: ejecucionpenal@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time