Guraso bakarreko familia egiaztapena

Guraso bakarreko familiaren egiaztapenak zerga onurak, abantailak eta hobariak ditu familientzat

Oinarrizko informazioa

1. Guraso bakarreko familiak, kasu hauen arabera:

  • Guraso bakar bat, Erregistro Zibilean berak bakarrik inskribatutako seme-alabak dituena.
  • Alargundutako gurasoa, hildakoaren seme-alabak dituena.
  • Gurasoa, bere seme-alaben gaineko guraso ahal esklusiboa duena.
  • Pertsona bakar bat, familia harreran dauden adingabeak dituena.

 

2. Guraso bakarreko egoeran dauden familiak, kasu hauen arabera:

  • Gurasoetako batek seme-alaben zaintza eta jagoletza esklusiboa du, beti ere familia unitatearen diru sarrera, guztira, ez bada Errenta Egokiagatiko Erosahalmen Nahikotasuna (ERREGEROSNA) adierazlea baino 1,7 aldiz handiagoa.
  • Seme-alabak bere ardurapean dituen gurasoa, beste gurasoak eragindako genero indarkeria jasan du.
  • Seme-alabak bere ardurapean dituen gurasoa, beste gurasoa kartzelan badago urtebeterako edo denbora gehiagorako, beti ere familia unitatearen diru sarrera, guztira, ez bada ERREGEROSNA adierazlea baino 1,7 aldiz handiagoa.
  • Seme-alabekin bizi den gurasoetako batek mendekotasun handia, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia aitortua badu, beti ere familia unitatearen diru sarrera, guztira, ez bada ERREGEROSNA adierazlea baino 1,7 aldiz handiagoa.

 

ERREGEROSNA ADIERAZLEA  (2023)

FAMILIA UNITATEA

1

1,7

2 lagun

14.039,16

23.866,58

3 lagun

15.041,96

25.571,33

4 lagun

15.953,59

27.121,11

5 lagun

16.982,86

28.870,86

6 lagun

18.154,09

30.861,95

7 lagun

19.498,84

33.148,02

8 lagun

21.058,74

35.799,87

9 pertsona

22.889,94

38.912,90

 

 

HILEAN

URTEAN

12 PAGA

URTEKOA

14 PAGA

IPREM (2023)      

600

7200

8400

Guraso bakarreko familien eta guraso bakarreko egoeran daudenen kategoriak:

1. Berezia:
a) Hiru seme-alaba edo gehiago dituen gurasoa.
b) Seme-alaba bat edo bi dituen gurasoa, beti ere familia unitatearen diru sarrera, guztira, ez bada ERREGEROSNA adierazlea baino handiagoa.
c) Bi seme-alaba dituen gurasoa, baldin eta aitortua badute %33ko desgaitasun maila edo handiagoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia (Desgaitasunaren balorazioa).
d) Bi seme-alaba dituzten familiak, baldin eta bizikide diren gurasoetako batek aitortua badu mendekotasun handia, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia (Mendetasun egoeraren balorazioa).
e) Seme-alabak bere kargura dituen gurasoa, beste gurasoarengandik genero indarkeria pairatu duena (Genero indarkeriaren biktima izaera aitortzea).

2. Orokorra:
Baldintzak bete arren, aurreko atalean azaldutako egoeretan ez dauden familiak.

 

Onurak:

Guraso bakarreko familiaren egiaztapenak onurak, abantailak eta hobariak ditu familientzat. Egun, egiaztapen horrek zerga onurak dakartza berekin, hala nola, alde batetik, ohiko etxebizitzan inbertitzeari lotutako kenkaria handitzea (%15etik %30era), 2019ko zerga ekitaldiko errentaren aitorpenean aplikatzen ari direnen kasuan; bestetik, salbuespena edo %50eko hobaria aplikatzea tasa edo prezio publiko edo tarifa batzuetan (besteak beste, Hezkuntza Departamentuaren mendeko irakaskuntza arautuko ikastetxe publikoen tituluak, ziurtagiriak edo titulu konpultsatzeak zergapetzen dituztenetan).

 

Prozeduraren urratsak:

Eskaera aurkeztu ondoren, aztertu eginen da, eta egiaztapen txartelak edo ukatzeko ebazpena eskabidean adierazitako helbidera bidaliko dira.

Dokumentazio orokorra:

  • Eskaera orria behar bezala betea (deskargatu jarraibideak).
  • Gehienez ere bi hilabete lehenago egindako erroldatze eta bizikidetza ziurtagiriak.
  • Familia liburuaren fotokopia.
  • Familia unitateko kide guztien NAN, AIZ edo pasaportearen fotokopia, organo kudeatzaileari egiaztapena egitea baimentzen ez zaion edo egiaztapena egiterik ez dagoen kasuetan bakarrik. Agiri guztiek indarrean egon behar dute.
  • Eskatzailearen errenta aitorpena, Nafarroako Foru Komunitatetik kanpo egiten bada bakarrik. Aitorpena egitera behartuta ez dauden eskatzaileek errenten zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute.
  • Errenta bermatuagatik eta/edo langabezia sorospenagatik jasotako diru sarreren ziurtagiria.
  • 21 urte edo gehiagoko seme- alaba: Ikasketa arautuen matrikularen fotokopia. DBH, Batxilergoa, Lanbide Heziketa, Unibertsitatea...
  • Seme-alabek lortzen duten diru sarrera, aparteko ordainsariak barne, IPREM baino handiagoa ez delako erantzukizunpeko adierazpena.

 

Guraso bakarreko egoeran dauden familientzako dokumentazio espezifikoa:

  • Erantzukizunpeko adierazpena, bikote egonkor bat ez osatzeari eta beste pertsona batekin ezkondu ez izanari buruzkoa.
  • Eskatzailea alarguna bada, edo antzeko egoeran badago: Bikotekidearen heriotzaren aitorpena.
  • Guraso ahal esklusiboa badu: Banantze edo dibortzio epaia, edo ezkontzaz kanpoko seme/alabagatiko neurriei buruzko epaia, non egiaztatzen den guraso ahala esklusiboki esleitzen zaiola edo guraso ahala beste alderdiari kentzen zaiola.
  • Adingabeak harreran badaude: Familia harreragileei harrera ematen dien ebazpena, Nafarroako Foru Komunitateak kudeatu ez badu bakarrik.

 

Guraso bakarreko egoeran dauden familiendako berariazko dokumentazioa:

  • Gurasoetako batek zaintza eta jagoletza esklusiboa badu: Banantze edo dibortzio epaia, edo ezkontzaz kanpoko seme/alabagatiko neurriei buruzko epaia, zaintza eta jagoletza esklusiboa duela egiaztatzen duena.
  • Guraso bizikideetako bat espetxean badago: espetxeratzea frogatzen duen ebazpen judiziala.
  • Seme-alabak dituen gurasoak genero indarkeria jasan badu, dokumentu hauetako edozeinen bidez egiaztatu behar du:
    • Edozein jurisdikzio ordenaren epai irmo bat, emakumeak indarkeria jasan zuela dioena.
    • Biktima babesteko kautelazko neurriak hartzea erabaki duen indarreko babes agindua edo ebazpen judiziala.
    • Ministerio Fiskalaren txostena, indarkeria zantzuak daudela dioena.
    • Polizia agintaritzaren akta, gizakien salerosketaren biktima izateaz zentzuzko zantzuak daudela egiaztatzen duena, emakumeak sexu esplotaziorako salerosten diren kasuetan.
    • Administrazio Publiko eskuduneko zerbitzu sozialen eta/edo sanitarioen ziurtagiria eta/edo txostena.
    • Administrazio Publiko eskuduneko harrera zerbitzuen ziurtagiria eta/edo txostena.
    • Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren txostena, lan esparruan sexu jazarpena eta sexuagatiko jazarpena dagoen kasuetan.
  • Bizikide diren gurasoetako batek baliaezintasun handia aitortua badu: Baliaezintasun handiaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala eginda.
  • Bizikide diren gurasoetako batek mendekotasun handiko egoera aitortua badu: Mendekotasun handia aitortzen duen ebazpena, Nafarroako Foru Komunitatean aztertu ez diren pertsonentzat bakarrik.
  • Bizikide diren gurasoetako batek %33ko desgaitasun maila edo handiagoa aitortua badu: %33ko desgaitasun maila edo handiagoa izateari buruzko ebazpena, Nafarroako Foru Komunitatean aztertu ez diren pertsonentzat bakarrik.

 

Berritzeko: 

  • Eskaera orria behar bezala betea (deskargatu jarraibideak).
  • Erroldatze eta bizikidetza ziurtagiriak.
  • Ikasketa arautuen matrikularen fotokopia. DBH, Batxilergoa, Lanbide Heziketa, Unibertsitatea...
  • Erantzukizunpeko adierazpena, bikote egonkor bat ez osatzeari eta beste pertsona batekin ezkondu ez izanari buruzkoa.
  • Guraso bizikideetako bat espetxean badago: espetxeratzea frogatzen duen ebazpen judiziala.
  • Beste edozein egoera behar den dokumentazioarekin egiaztatu beharko da.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

  • Eskaerak aurkeztea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzian, 848 4270 00 telefonoan aurrez hitzartutako hitzordu bidez; hemen: González Tablas kalea, zk.g. Iruña. Ez da ebatziko, aurrez aurre, eskaera aurkezten den unean.
  • Nafarroako oinarriko gizarte zerbitzuak eta Iruñeko auzo unitateak.
  • Osasun etxeetako gizarte langilea.

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia
González Tablas, 7
31005 Iruña 
Telefonoa: 848 426 900

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Acreditación de Familias Monoparentales

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time