Gizarteratzeko eta laneratzeko enpresei dirulaguntzak ematea banakako ebaluazioaren bidez, gizarte bazterketako egoerandauden pertsonak kontrata ditzaten

Oinarrizko informazioa

Gizarteratzeko eta laneratzeko enpresak izan daitezke oinarri hauetan arautzen diren dirulaguntzen onuradun, kalifikazio hori behin-behinekoz jasotzen dutenetik aurrera.

Dirulaguntza soldatengatik:
Lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75eko dirulaguntza, benetan egindako lanaldiaren proportzioan. Laugarren eta hamabosgarren egunen arteko aldian, biak barne, gaixotasun arruntaren edo lanekoa ez den istripuaren ondoriozko aldi baterako ezintasunagatik baja ematen denetik aurrera, lanbide arteko gutxieneko soldataren % 50eko dirulaguntza emanen da.

Dirulaguntza Gizarte Segurantzako enpresa kuotengatik:
Kontratuaren indarraldian, eta lanaldiaren proportzioan, Gizarte Segurantzako enpresa kuotaren % 100eko dirulaguntza emanen da, lan istripuena eta lanbide gaixotasunena barne, eta lanbide arteko gutxieneko soldatari dagozkion baterako bilketaren kuotena.

Soldatengatiko dirulaguntzak emateko eta ordaintzeko, honako hauek aurkeztuko dira:

  1. Soldaten hileko laburpena, edo, bestela, aparteko ordainsariaren laburpena eta aparteko ordainsaritik diruz lagun daitezkeen egunak, horretarako gaitutako dokumentuan, laneratze prozesuetan dauden langileen zerrendarekin.
  2. Nominen eta ordainagirien kopia. Aurrerakinak justifikatzeko dokumentazioa. Aldi baterako ezintasuna izanez gero, txantiloi honetako (gaztelaniaz) datu guztiak bete beharko dituzte, eta ABE bakoitzaren FIE fitxategiak erantsi.
  3. Aldi baterako ezintasunaren kasuan, aldi baterako ezintasun bakoitzaren FIE fitxategiak erantsi beharko dira.
  4. Kotizaziorako datuen txostena, lanaldi aldaketa eta/edo kontratua berritzea denean bakarrik erantsiko da.
  5. Plantillan izandako aldaketen inprimakia (halakorik baldin badago eta horretarako gaitutako agirian) eta inprimaki horretan zehazten den dokumentazioa.

Gizarte Segurantzako enpresa kuotengatiko dirulaguntzak emateko eta ordaintzeko, honako hauek aurkeztuko dira:

  1. Gizarte Segurantzako kuoten hileko laburpena, horretarako gaitutako dokumentuan, laneratze prozesuetan dauden langileen zerrendarekin.
  2. Gizarte aseguruen eta horien ordainketa agirien kopia. Kostuen zerrenda banakatua (hobariak, murriztapenak eta konpentsazioak).

 

Soldatengatik nahiz Gizarte Segurantzako kuotengatik dirulaguntza eskatzeko, dirulaguntzaren hileko lehen eskaerarekin batera, jarraian adierazten diren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira, edo kasua bada, erantzukizunpeko adierazpena, adieraziz:

  1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. eta 15. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen dituela.
  2. Dirulaguntza hauen xede bererako beste laguntzarik ez duela hartzen, edo hartuz gero, guztien artean ez dela jardueraren kostua gainditzen
  3. Gardentasun betebeharra betetzen duela. (3 adierazpenak): betebeharrari buruzko adierazpena, organoen osaketari adierazpena eta ordainsariei adierazpena.

Maiatzeko soldatengatiko eskaerarekin batera, diruz lagundutako aurreko aldiko jarduera memoria aurkeztuko da, gizarteratzeko eta laneratzeko enpresari buruzkoa, azaroaren 28ko 3021/2018 Ebazpenaren 5. oinarrian zehazten den moduan.

Tramitazioa

Epea: 24/01/10 - 24/12/10

Gizarteraturiko langileengatiko dirulaguntza eta haren ordainketa eskatzeko epea hilabetekoa da, soldatak eta Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzen direnetik hasita, betiere dagokion gastu baimena argitaratu bada.

2023ko azaroaren 1etik oinarri hauek argitaratu aurreko hilabetera bitarteko aldiari dagozkion eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, argitalpen hori egin eta biharamunetik hasita.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Enpleguko Inklusioaren Ataleko
Telefonoak: 848 42 44 43 / 848 42 44 64
Posta elektronikoa: insercionsociolaboral@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time