2025ean euskararen presentzia lantoki pribatuetan sustatzeko laguntzak

Oinarrizko informazioa

Indarreko legeriaren arabera legez eratuta dauden eta Nafarroan kokatuta dauden lantoki pribatuak.

Bideratu den aurrekontua gehienez ere 87.000 eurokoa da.

Modalitateak:

  • 1. modalitatea: 17.000 euro. Euskarak lantokian duen egoeraren diagnostikoa egitea edo euskara-plan bat egitea.
  • 2. modalitatea: 53.000 euro. Euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko jarduerak, enpresaren euskara-planetik eta urteko kudeaketa-planetik abiatuta.
  • 3. modalitatea: 5.000 euro. Ekintza puntualak edo neurri zehatzak, aldez aurreko euskara-planik gabe.
  • 4. modalitatea: 12.000 euro. Hauetara bideratutako inbertsioak:
    • Komunikazioaren teknologien esparruan euskara sustatzeko eta/edo zabaltzeko webguneak eta software-aplikazioak euskaraz sortzea
    • Lehendik dauden webguneen eta aplikazioen bilakaera, aldaketak, hobekuntzak: zerbitzu, funtzionaltasun eta eduki berriak ematea; diseinua edo irisgarritasuna hobetzea, gailu mugikorretan erabiltzeko egokitzea.
    • Webguneak eta software-aplikazioak euskaratzeko lanak.

Egiaztatzeko dokumentazioa:

  • Eskabide telematikoa bete eskatzailearen nortasunaren gaineko datuekin.
  • Eskatutako dokumentazioa eta onuradun izateko beharrezkoak diren baldintzak zerrendatuta dauden orriko laukiak bete.
  • II. eranskina (Erantzunkizunpeko adierazpena)
  • III. eranskina (Prestakuntza/esperientziari buruzko adierazpena)

Jarduerari buruzko dokumentuak:

  • 1. Modalitatea
    • IV. eranskina. EME orria eta Aurrekontu-orria, gastuak eta dirulaguntzak, eta Ibilbide-orria
    • VIII. eranskina - Diagnostikoa edo euskara-plana egiteko proposamena (nahitaezkoa da VIII. eranskinean jasotako atal guztiei erantzutea).
  • 2. Modalitatea
    • Euskara-plana eta hura ezartzeko urteko kudeaketa-plana
    • IV. eranskina. EME eta Aurrekontu-orria, gastuak eta dirulaguntzak, eta Ibilbide-orria
  • 3. Modalitatea
    • IV. eranskina. EME eta Aurrekontu-orria, gastuak eta dirulaguntzak, eta Ibilbide-orria
    • Dokumentu batean garatu beharreko ekintzen deskribapen zehatza eta horien helburua.
  • 4. Modalitatea

Justifikaziorako dokumentazioa:

  • Memoria (modalitate guztiak)
  • V. eranskina - Gastuen justifikazioa, dirulaguntzak eta balantzea (modalitate guztiak)
  • VI. eranskina - Proiektuaren deskripzio tekniko zehatza (4. modalitatean)
  • VII. eranskina - Aurrekontu zehatza eta pertsonal gastuak (4. modalitatean)
  • IX. eranskina - Langile-gastuak justifikatzeko memoria

11/2005 Foru legea, dirulaguntzei buruzkoa.

Harremanetan jartzeko

Harremanetan jartzeko Euskarabidea - Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzua
Paulino Caballero kalea, 13
31002 Iruña
Telefonoa: 848 426 071
Posta elektronikoa: sustapena@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.