ZENTROA - CIN - Bertiz

El Centro de Interpretación

Naturaren interpretazio zentroa Tenientetxean dago: hiru altuerako eta harrizko eraikin tradizionala da, bi isurkiko teilatuarekin eta balkoi handiarekin. Erabilera publikoko ekipamendua da, Nafarroako osoena ingurumen sentsibilizazio eta hezkuntzaren arloan: oihanera hurbilduko zaitu bost zentzumenen bitartez.

NIZaren gida

 

Beheko solairuan Nafarroako naturari, Foru Komunitateko espazio babestuen sareari eta zehazki Bertizko ingurune naturalari buruzko informazioa ematen da, pantaila, panel eta ordenagailuen bidez.

Lehen solairua urari, lurrari eta oihanari buruzkoa da: hiru elementu horiek oso garrantzitsuak dira Bertizen. Joko interaktiboen, material errealen, simulazioen, maketen eta beste baliabide batzuen bidez, Jaurerriko lurreko, zuhaitzetako eta ubideetako bizitza ezagutuko duzu.

Bigarren solairua gordeta dago lau pantailako ikus entzunezko batentzat eta efektu berezientzat; antzina Bertiz estaltzen zuten itsasoetan murgiltzeko, gailur berdeen gainean hegan egiteko eta oihanetan sartzeko aukera dago, bertan bizi diren izakiak ezagutzeko.

BERTIZKO JAUREGIA
Bertizko Jaurerriko parke naturala
31720 Oieregi, Navarra.
(+34) 948 59 24 21
cinberti@navarra.es