JARDUERAK - CIN - Bertiz

Eskola bisitak

Bisitak oihanera:

Parke naturalak doako bisitak eskaintzen ditu eskolako taldeentzat (gehienez 60 lagun). Bi orduko ibilbide baten bidez bisitariak harremanetan jartzen dira oihaneko animalia eta landareekin. Bi kanpainatan egiten da, udaberrikoa eta udazken-negukoa. Aldez aurretik erreserbatu behar da, kanpaina bakoitzaren aurretik.

Bisita gidatuak banaka eta taldeka:

Bisita gidatuen bidez, banakako eta taldeek lorategiko espezieen aniztasuna eta historia ezagutzen ahal dituzte bisita gidatu baten bidez. Horrez gain, parke naturalari buruzko ikus entzunezkoa eta hura irudikatzen duen maketa handia ere erakusten dira.

Prezioak

  • Partikularrak: 3 euro. Doakoa 18 urtetik beherakoentzat.

  • Taldeak (15 lagun baino gehiago): 2 euro

Lorategi historiko-artistikorako sarrera

Bertizko lorategiak 100 urte baino gehiago ditu, eta bertan galtzea mundu magiko batean sartzea da, non tokiko landare eta zuhaitz oparoak eta toki guztietatik ekarritako bitxikeriak batzen diren. Txoko liluragarriak daude, adibidez begiratokia eta kapera, Art Nouveau estiloko altxorrak.

Prezioak

  • Orokorra: 3 euro. Jarduneko helduak

  • Murriztua: 1,50 euro. Ikasleak, gazte txartela, erretiratuak, pentsiodunak edo 65 urtetik gorakoak.

  • Doakoa: Adingabeak, langabeak eta desgaitasuna edo dibertsitate funtzionala dutenak.

  • Taldea antolatuak (15 lagun baino gehiago): 2,70 euro.

Zentzumenen ibilbidea

Bertizko lorategi historiko-artistikoaren zentzumenen ibilbidea bide sinplea da, eta aukera ematen du zentzumenen lorategian murgiltzeko. Zenbait elementuren laguntzarekin (gida sokak, tronpak...), iratzeen testura, hildako egurraren usaina edo ibaiaren soinua ezagutzen ahal dituzu, toki eder horren energia sentitzeko.

Paseo seinaleztatuak parkean:

Parkean zazpi bide seinaleztatu daude, zailtasun maila desberdinekin. Errazenak kilometro eta erdiko luzera du, eta ibaiaren ondotik igarotzen da. Luzeena, 22 kilometrokoa, oihanean barna igotzen da Aizkolegi mendiaren gailurreraino. Horien bidez, oihanaren bizitza eta mendeetan zehar bertan izandako ikazkintza, artzaintza eta oihangintza jarduerak ezagutzen ahalko dituzu.

Bideak xehetasunez ezagutu nahi badituzu, egin klik hemen

  

Hegaztien behaketa

Markategi parajean dago Hide, hegaztiak behatzeko eraikin bat. Zurezko postu bat da: leihoetan espia kristalak daude, eta kristalik gabeko hiru irekidura, argazkiak ateratzeko. Bertatik eskualdean bizi diren oihan atlantikoko hegazti nagusiak ikusten ahal dira.

Prezioa 5 eurokoa da egun eta pertsona bakoitzeko.

Parkeko beste ekipamendu batzuk

Naturaren interpretazio zentroaz gain, parke naturalaren sarreran harrerako etxola bat dago, baita harrera eta informazio zentro bat (Etxeberria), askaldegiak, Jauregi zaharra (prestakuntza topaketa eta jardueretarako erabiltzen da), gazteentzako aterpetxe bat (35 pertsonarentzako gaitasunarekin eta hezkuntza programa baten proposamenarekin), informazio eta turismo bulegoa eta Kotxera izeneko eraikina ere, non parkearen maketa handi bat dagoen.

Ikusi parkearen planoa mapa-gidan.

Ez dago emaitzarik.