2022an eta 2023an prestakuntza- eta enplegu-programa integratuak gauzatzeko dirulaguntza

Kalteberentzako prestakuntza- eta enplegu-programa integratuak

Oinarrizko informazioa

Prestakuntza erakundeak, publikoak zein pribatuak, barnean sartuta titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuak, prestakuntza erakundeen erregistroan akreditatuta eta/edo inskribatuta daudenak dirulaguntzaren xede diren prestakuntza-espezialitateak modalitate presentzialean irakasteko.

Prestakuntza erakundeen erregistro horretako egiaztapena/inskripzioa diruz lagundutako jarduera zabaldu baino lehen egin beharko da.

2022an (dirulaguntza ematen denetik 2022ko abenduaren 31ra bitartean) eta 2023an (2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko irailaren 30era bitartean) kalteberentzako prestakuntza- eta enplegu-programa integratuak gauzatzeko dirulaguntza.

5.000.000 euroko gastua baimentzen da, eta honela banatzen da:

  • 2.500.000 euro 2022rako.
  • 2.500.000 euro 2023rako.

Dirulaguntzaren xede diren prestakuntza- eta enplegu-programa integratuak II. eranskinean (2022) eta III. eranskinean (2023) daude jasota. Eranskin horietan, sei prestakuntza- eta enplegu-programa egitea aurreikusten da, entitate onuradunak proposatuta.

Prestakuntza- eta enplegu-programa integratuek enplegagarritasun-ibilbideak dakartzate, eta honako jarduketa hauek jasotzen dituzte:

  • Ekoizpen-ingurunearen diagnostikoa, erakunde onuradunak proposatzen badu programa.
  • Prestakuntza teknikoa: deialdiaren II. eta III. eranskinetan jasotakoa.
  • Eraldaketa digitaleko eta garapen jasangarriko prestakuntza.
  • Zeharkako gaitasunak garatzea.
  • Lanekoak ez diren praktikak eta laneratzea.
  • Laguntza.
  • Ebaluazioa.

Esteka hauetan kontsulta daitezke prestakuntza-programak:

Eskaera egiteko:

  • Eskabidea (urte bakoitzerako eskabide bat aurkeztu behar da).
  • Eskabidearen sinatzaileak duen ordezkaritzaren egiaztagiria.
  • Prestakuntza- eta enplegu-programaren laburpena-memoria-aurrekontua.
  • Entitateek prestakuntza eman nahi badute inskribatutako instalazioak ez diren beste batzuetan, horiek erabiltzeko akordioa edo kontratua aurkeztu beharko dute.
  • Hala badagokio, berdintasun-irizpidea egiaztatzea.

Gardentasuna adierazteko:

  • Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena.
  • I. eranskina: Organoen osaerari eta dedikazioari buruzko adierazpena.
  • II. eranskina: Karguen ordainsariei buruzko adierazpena.
  • Urteko azken kontuen kopia.

Prestakuntza-ekintzaren jarraipena egiteko: zentroen dokumentazioa.

319E/2022 Ebazpena, deialdia onesten duena.

Oharra: Martxoaren 24an eguneratu da II. eta III. eranskinetako erreserba-ikastaroei buruzko informazioa.

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzua
Programen Kudeaketa, Balorazio eta Eraginaren Atala
Neurriak Hedatzeko Bulegoa
Telefonoak: 848 424 481 /  848 424 432
Helbide elektronikoa: sgestionf@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Subvención para Programas Integrados de Formación y Empleo

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time