Nafarroako Foru Ogasunaren jakinarazpen elektronikoak

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Foru Ogasunaren jakinarazpenak bide elektronikotik jasotzera behartuta dauden pertsonak:

  • Erakundeak
  • Laguntzaileak
  • Ordezkariak, jakinarazpen elektronikoen ondorioetarako.
  • Pertsona fisikoak:
    • REDEME aukeratu dutenak.
    • Alta emanik daudenak ekonomia jardueren gaineko zergaren epigrafe jakin batzuetan.

Baita, borondatez, hala jasotzea eskatzen duten pertsonak ere. 

Nafarroako Foru Ogasunaren jakinarazpenak bide elektronikotik jasotzen dituzten pertsonek honako hauek egiten ahal dituzte:

  • Jada egindako jakinarazpenak kontsultatu.
  • Pertsona edo erakunde bat ordezkaritzat izendatu.
  • Jakinarazpen elektronikoak jaso nahi ez diren egunak adierazi.
  • Sisteman altan emanda dauden kontsultatu eta alta edo baja eskatu, jakinarazpen elektronikoak jasotzera behartuta ez badaude.
  • 148/2017 Foru Agindua, Nafarroako Zerga Ogasunaren eremuan jakinarazpen elektronikoaren zerbitzua arautzen duena, baita zergapekoek gaitutako helbide elektronikoan jakinarazpenik ez egiteko egunak adierazteko aukera ere.
  • 50/2006 Foru Dekretua, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan bide elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duena.
  • 13/2000 Foru Lege Orokorra, Tributuei buruzkoa.

Tramitazioa

Jarraibideak:

  • Egiteko dauden jakinarazpenetara sartzea: elektronikoki egin daiteke agerraldia eta jakinarazpenen edukian sartu, eta deskarga daitezke haiekin lotutako dokumentuak eta baita agerraldiaren hartu-agiria ere.
  • Egindako jakinarazpenak ere kontsulta daitezke.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Jarraibideak:

Pertsona fisiko eta juridikoek eta nortasun juridikorik gabeko entitateek ziurtagiri digitala duen pertsona fisiko edo juridiko bakar bati ematen ahal diote ordezkaritza. Hurrengo estekan azaltzen da aplikazioak nola funtzionatzen duen: ordezkaria izendatzea.

Hurrengo botoiaren bidez, ordezkaritza kudeatu ahalko duzu:

  • Ordezkaria izendatu.
  • Ahalordetzea onartu edo errefusatzea.
  • Ordezkariaren izendapena kontsultatu eta ezeztatzea.
  • Kontsultatu eta uko egin ahalordetzeari.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Presentzialki, Nafarroako Foru Ogasunaren bulegoetan, aurretiko hitzorduarekin: aurretiko hitzordua eskatu.

Ordezkaria baldin badoa, notario-ahalorde berariazkoa edo ordezkaritza frogatzen duen eta notarioaren sinadura duen dokumentu pribatua entregatu behar da.

Jarraibideak:

Gehienez ere, urtean 30 egun adierazten ahal dira. Egun horietan, Nafarroako Foru Ogasunak ez du jakinarazpenik bidaliko. Baina data horiek ez dira deskontatzen jada abiarazitako epeen zenbaketatik.

Ordezkaria izendatu bada, hari dagokio egunak adieraztea.

Hurrengo estekan azaltzen da nola egin: adierazi jakinarazpenik ez jasotzeko egunak.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Jarraibideak:

Alta eskatu:

  • Jakinarazpen elektronikoak borondatez jaso nahi dutenek, behartutak egon gabe.

Baja eskatu.

  • Jakinarazpenak borondatez elektronikoki jasotzen dituztenek.
  • Lehen behartuta egonik, behartuta egoteari utzi diotenek.

Kontsultatu alta sisteman:

  • Nafarroako Ogasuneko jakinarazpen elektronikoen sisteman alta egiaztatuko da. Behartuak, boluntarioak eta behartuta egon arren baja eman ez dutenak.
  • Sisteman alta emanda ez egoteari buruzko informazioa.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Jarraibideak:

Nafarroako Foru Ogasunak eta Gaitutako Helbide Elektroniko Bakarrak (GHEB) honako sistema hauek dituzte eskura, borondatez izena emateko:

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time