Meatzaritzako jarduera baten zuzendari fakultatiboaren izendapena komunikatzea

Oinarrizko informazioa

Meategiak eta baliabide geologikoak arakatzen, ikertzen, ustiatzen, ematen edo tratatzen dituzten enpresak.

Abuztuaren 25eko 2857/1978 Errege Dekretuak onartutako Meatzaritzaren Araubiderako Erregelamendu Orokorrak ezartzen duenez, meatzaritzako baliabideak ikertzeko edo ustiatzeko lanak hasi aurretik, sustatzaileak zuzendaritza fakultatiboaren arduraduna izendatu behar du.

Bestalde, Meategietako Segurtasunaren Oinarrizko Arauei buruzko Erregelamendu Orokorrak (apirilaren 2ko 863/1985 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen) ezartzen duenez, erregelamendu horri atxikitako jarduera guztien buru zuzendari fakultatibo bat egonen da eta hark legeak exijitutako titulua izanen du.

Azkenik, "Zuzendaritza fakultatiboa" 02.0.01 Jarraibide tekniko osagarriak ezartzen du enpresak lantokiko zuzendaritza fakultatiboaren izendapenaren berri eman behar diola Meatze Agintaritzari. Komunikazio horrekin batera, zuzendari fakultatiboak kargua onartu behar du.

Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

Sinatuta egon behar duten dokumentuak digitalki sinatuta edo eskaneatuta erantsi behar dira, paperean sinatu ondoren.

  • 22/1973 Legea, Meatzeei buruzkoa.
  • 2857/1978 Errege Dekretua, Meatzaritzaren Araubideko Erregelamendu Orokorra onesten duena.
  • 863/1985 Errege Dekretua, Meategietako Segurtasunaren Oinarrizko Arauei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duena.
  • ITC/101/2006 Agindua, erauzketa-industriarako segurtasun eta osasunari buruzko dokumentuaren gutxieneko edukia eta egitura arautzen dituena.
  • TED/252/2020 Agindua, Meategietako Segurtasunaren Oinarrizko Arauen Erregelamendu Orokorraren 02.0.01 "Zuzendari fakultatiboak" eta 02.1.01 "Segurtasunari eta osasunari buruzko agiria" jarraibide tekniko osagarriak aldatzen dituena eta 09.0.10 "Muntaketako, ustiapeneko eta mantentze-lanetako langileak" jarraibide tekniko osagarria indargabetzen duena.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Tramitea elektronikoki bakarrik egin daiteke.

Hasierako eskaera aurkeztu ondoren, dokumentazioa gehitu daiteke, bai eskatzailearen ekimenez, bai Administrazioak eskatuta. Espedientearen kodea adierazi behar da.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Jarraibideak:

Tramitea elektronikoki bakarrik egin daiteke.

Hasierako eskaera aurkeztu ondoren, dokumentazioa gehitu daiteke, bai eskatzailearen ekimenez, bai Administrazioak eskatuta. Espedientearen kodea adierazi behar da.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua
Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua
"Printzearen gotorlekua II" eraikina
31005 Iruñea (Nafarroa)
Telefonoa: 848 426 467
Helbide elektronikoa: minas@navarra.es 

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time