Kenkari fiskala, inbertsioak egiteagatik energia berriztagarrien instalazioetan, ibilgailu elektrikoetan eta karga-sistemetan

Permite a la contribuyente obtener el informe para solicitar la deducción por inversiones en instalaciones de energías renovables y en sistemas de recarga

Oinarrizko informazioa

Zergak Nafarroan ordaintzen dituzten pertsona fisikoak edo juridikoak.

Txostena eginen da instalazioa fakturatu zaion pertsona fisiko edo juridikoaren izenean.

Jabeen erkidegoen kasuan, instalazioa haien izenean fakturatzen denean, txosten bakarra eginen da erkidegoaren izenean. Inbertsioan parte hartu duten pertsonek txosten hori aurkeztu beharko dute Ogasunean, erkidegoko lehendakariaren edo administratzailearen adierazpen batekin batera, zeinak adieraziko baitu zein partaidetza ehuneko duen pertsona horrek inbertsioan.

Kenkariak izapidetzeko prozesuari buruzko infografia.

Ibilgailu elektrikoetan egindako inbertsioen kasuan (turismoak, motozikletak, bizikletak, etab.), ez da Zerbitzu honen egiaztapen-txostenik behar. Kenkari fiskala aplikatzeko, bakarrik behar dira erosketa-faktura, ibilgailuaren ordainagiria eta ibilgailuaren fitxa teknikoa.

2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, kendu eginen da bizikleta elektrikoetarako kenkari fiskala, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 26ko 20/2024 Foru Legearen zortzigarren artikuluaren arabera.

"Araudia" atalean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Sozietateen gaineko Zergaren erregulazioa duzu. Bertan kontsultatzen ahal duzu zer ezaugarri bete behar dituzten eskuratutako ibilgailu elektrikoek, kenkari fiskala aplikatu ahal izateko.

Gainerako inbertsioetarako (energia berriztagarrien instalazioak eta karga-sistemak), honako hauek dira izapideak:

  • Eskabidea, energia berriztagarrien instalazioetan inbertsioak egiteko (eskabidea aurrez aurre erregistratzen bada bakarrik). Eskabidea fitxa honetako "Tramitatu" botoiaren bidez eginez gero, ez da beharrezkoa eranstea, online izapidean bertan baitago formularioa).
  • Eskabidea karga-sistemetan inbertsioak egiteko (eskabidea aurrez aurre erregistratzen bada bakarrik). Eskabidea fitxa honetako "Tramitatu" botoiaren bidez eginez gero, ez da beharrezkoa eranstea, online izapidean bertan baitago formularioa).
  • Inbertsioaren fakturen fotokopiak, zehatzak eta kontzeptuka xehatuak.
  • Fakturak ordaindu izanaren frogagiriak (banku-agiriak edo hartze-agiriak).
  • Instalazioaren eta hura osatzen duten elementuen argazkiak.
  • Osagaien fitxa teknikoak.
  • Aerotermiako instalazioetan, hala badagokio, bero-ponpa bultzatzeko energia iturri berriztagarrietatik datorrela justifikatzeko: hornidura elektrikoko kontratua, % 100 berriztagarria delako bermearekin, edo lotutako instalazio fotovoltaikoaren behe-tentsioaren erregistro-zenbakia.

Txostena egiteko behar den bestelako edozein agiri eskatzen ahalko da. Era berean, energia berriztagarrien instalazioek eta karga-puntuek alta emanda egon behar dute dagokien erregistroan:

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Pertsona fisikoek aurrez aurre izapidetzen ahal dute eskaera, Nafarroako Gobernuaren erregistroen bidez (beharrezkoa da aurretiko hitzordua eskatzea) eta 39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein tokitan.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Pertsona fisikoek aurrez aurre izapidetzen ahal dute eskaera, Nafarroako Gobernuaren erregistroen bidez (beharrezkoa da aurretiko hitzordua eskatzea) eta 39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein tokitan.

Jarraibideak:

Erabili bide hau, dagoeneko eginda dauden eskaeretan dokumentazioa gehitzeko.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Trantsizio Energetikoaren Zerbitzua
Telefonoa: 848 429 700
Posta elektronikoa: transicionenergetica@navarra.es

Gai honi buruzko kontsulta fiskalak egiteko:
Zergadunaren argibideetarako telefonoa: 948 505 152
Internet bidezko arreta

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.