Generazinema Sustapena 2024

Nafarroako ikus-entzunezko profesionalaren sektorean filmak sustatzeko eta zabaltzeko ekintzak egin daitezen

Oinarrizko informazioa

  • Pertsona fisikoak, Nafarroako Foru Komunitatekoak direnak edo gutxienez 2023eko urtarrilaren 1etik Nafarroako Foru Komunitatean erroldaturik daudenak.
  • Merkataritzako sozietateak, sozietate zibilak, ondasun erkidegoak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereiziko unitate, nortasun juridikorik gabea. Gainera, egoitza soziala Nafarroan izan behar dutenak edo jarduera gutxienez 2023eko urtarrilaren 1etik aurrrera gauzatzen dutenak.

Deialdi hau bi modalitatetan egituratzen da:

  • A modalitatea: 2024ko Goya sarietan hautagai, aurre-hautatu, izendatu edo saritutako filmetarako berariaz diseinatutako sustapen-ekintzak: 10.000 euro.
  • B modalitatea: aldez aurretik gonbidapena duten zinemaldi, merkatu, azoka eta ekitaldi profesionaletan parte hartzea: 15.000 euro.

Laguntzen zenbatekoak 3.1 oinarrian adierazitako muga izango du, eta ezin izango da, inola ere, onartutako aurrekontuaren % 70 baino handiagoa izan, gehienez 3.000 euro eskatzaile eta modalitate bakoitzeko.

25.000 euro izango ditu guztira.

Eskaera-fasea:

 

Emakida-fasea (pertsona edo erakunde onuradunak bakarrik):

Justifikazioa-fasea (pertsona edo erakunde onuradunak bakarrik):

 

Nola aurkeztu Erregistro Orokor Elektronikoan (Ikus-entzunezko Proiektuen eta Digitalen Atala).

  • 8E/2024 Foru Agindua, dirulaguntzen deialdia onesten duena (NAOn argitaratzeke).
  • 11/2005 Foru Agindua, diru-laguntzei buruzkoa.
Harremanetan jartzeko

Ikus-entzunezko Proiektuen eta Digitalen Atala
Telefonoak: 848 424 758 / 848 424 674
Posta elektronikoa: cine@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time