Euskarazko kultura-jardueretarako diru-laguntza 2024

Nafarroako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleei zuzendutako eskola-orduetan egiten ez diren euskarazko kultur jarduerak egiteko, 2023ko irailaren 1etik 2024ko ekainaren 30era bitarteko epean

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Gobernuko elkarteen eta fundazioen erregistroan alta emanda dauden Nafarroako Foru Komunitatean egoitza duten Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunduetako ikasleak protagonista dituzten jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko entitateak, eta eskola-ordutegitik kanpo aisialdiko jarduerak antolatzen dituzten Hezkuntza Departamentuaren eskumenekoak diren ikastetxeetako guraso elkarteak.

Diruz lagundutako jarduerak:

  • Eskola-ordutegitik kanpo, ikastetxean zein ikastetxetik kanpo, egiten diren arte-diziplinetako ikuskizun edo lehiaketa kulturalak, hala nola antzerkia, kantua, bertsolaritza, poesía…
  • Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasle ez-unibertsitarioek egindakoak. Bigarren Hezkuntzako ikasleen kasuan, ikasleak protagonista izango dira, eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen kasuan, protagonistak ez badira, horren ezean, parte hartzaile aktiboak izango dira.
  • Herritar guztientzat irekiak eta euskara hutsez garatuak.

Kanpoan utzitako jarduerak:

  • Ikasturte bukaerako eskola festa.
  • Euskara hutsean ez diren jarduerak.
  • 3.1 atalean ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten jarduerak.
  • Eskolako oporraldietan egindako jarduerak.

Dirulaguntzaren zenbatekoa:

  • Erabilgarri dauden kredituen barnean deialdi honetan zehaztutako gehieneko zenbatekoa: 30.000 euro.
  • Aurrekontuko partida: "Euskarazko eskolaz kanpoko kultur jarduerak diruz laguntzea" izeneko 42001-42400-4816-322002 partida, 2023ko gastuen aurrekontukoa.
  • Banakako kopurua gehienez, eta kopuru hori zehazteko irizpideak: entitate bakoitzari muga bat ezartzen zaio, guztira: aurrekontuan onartutako gastuaren %70; nolanahi ere, ez da 5.000 eurotik gorakoa izanen.
  • Eskaera guztiei erantzun ondoren, diru erabilgarria geldituko balitz helburu hori duen partidan, hainbanaketa aplikatuko litzateke, eta behar den portzentajean gehituko lirateke laguntzak, beti ere, 4.3 oinarrian ezarritako 5.000 euroko kopurua gainditu gabe.
  • Jasotako dirulaguntzak ez du inola ere gaindituko aurkeztutako aurrekontua.

Bateragarritasuna:

Eskatzaileei beste administrazio publiko batzuek kultura-jarduera berberetarako emandako laguntzak eman badizkiete, diruz lagundu duen administrazioak emandako zenbatekoaren egiaztagiria aurkeztu beharko dute, eta laguntza hori eta Hezkuntza Departamentuak emandakoa batuta, inoiz ez dira egindako gastuaren zenbatekoa eta 4.3 oinarrian ezarritako kopurua baino handiagoak izanen. Edonola ere, entitate eskatzaileak Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari jakinarazi beharko dio zer laguntza eskatu edo jaso duen, 6. eranskinaren arabera.

Jarduera bera diruz lagunduko da, emanaldi eta egoitza kopurua edozein direla ere.

Prozeduraren urratsak:

Hautapen batzordeak esleipen prozesuaren behin-behineko emaitzak zerrenda batean argitaratuko ditu web-orri hauetan (“Berriak”-   “Gaur-gaurkoa”):

Zerrenda horretan honako hauek agertuko dira:

  • Behin-behinekoz esleitu diren eskaeren zerrenda.
  • Baztertutako eskaeren zerrenda, arrazoia zein izan den zehaztuta.

Hautagaiek erreklamazioak aurkez ditzakete hautapen batzordearen aurrean, hiru egun balioduneko epean, behin-behineko zerrenda argitaratzen denetik. Epe hori iraganik, erreklamazioak aztertu eta ebatzi ondoren, batzordeak ebazpena jakinaraziko die entitate adjudikaziodunei eta esleitutako laguntzen behin betiko zerrenda argitaratuko du.

Hezkuntzako zuzendari nagusiak gehienez hiru hilabeteko epean ebatziko du deialdi hau, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita, batzordearen proposamenarekin bat.

Deialdiari buruzko oinarriak  eta gainerako eranskinak "Araudia" izeneko atalean daude.

Ondoren adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da:

a) Eskabidea, 2. eranskinaren araberakoa.

b) Programatutako jardueraren edo jardueren azalpen-memoria laburra, proposamena 8. puntuan ezarritako irizpideen arabera behar bezala baloratzeko behar diren alderdiak zehazten eta garatzen dituena. Gehieneko luzera: 5 orrialde, DIN A4.

Memoriak honako hauek jaso beharko ditu berariaz:

  • Lortu nahi diren helburuak.
  • Tokiko kultura-agendari egindako ekarpena, interesari eta aniztasunari dagokienez.
  • Programatutako jarduera, antolaketa-alderdiak eta ikastetxeetan aurreikusitako aldez aurreko lana, kalitatea bermatzeko.
  • Hartzaileak, egutegia eta tokia (zehaztu edukiera eta sarrera-aurreikuspena).
  • Jarduerak arlo hauetan egiten duen ekarpena: metodologia aktiboak sustatzea, euskara erabiltzea, ikasleak motibatzea eta euskarazko kultura-ekoizpenen sortzaile gisa duten ahalmenaz jabetzea.
  • Entitate eskatzailearen ibilbidea eta aurretik egindako lanak, diru-laguntzaren xede den jarduera egiteko garrantzitsuak direnak.

c) Jardueren aurrekontua, 3. eranskinari jarraikiz.

d) Erantzukizunpeko aitorpena, 4. eranskinaren araberakoa.

e) Ordainketa transferentzia bidez jasotzeko eskaera (7. eranskina), entitateak bete eta zigilatuko duena.

f) Justifikazioa (5. eranskina).

g) Beste dirulaguntza batzuk (6. eranskina).

Foru Ogasunarekiko eta/edo Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean dituztela egiaztatzen duten aitorpenak edo agiriak aurkeztu behar badituzte, dagozkien egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte.

Eskatzaileei 10 egun naturaleko epea emanen zaie gehienez, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, falta diren agiriak aurkeztu eta egindako akatsak zuzentzeko. Halakorik egiten ez badute, eta epea iraganik, eskaerari uko egin diotela ulertuko da.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi honetako oinarri guztiak onartzea. 

Gainera:

Gardentasun adierazpena (8. eranskina)

381/2023 Ebazpena, dirulaguntzen deialdia onesten duena.

Harremanetan jartzeko

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzua
Euskara Atala
Telefonoak: 848 42 65 93 / 848 42 63 99
Helbide elektronikoa: euskaraatala@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time