Derrigorrezkoaren ondoko unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako beken deialdi orokorra, 2022-2023 ikasturterako

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Foru Komunitatean erroldatuta dauden ikasleak, baldin eta derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitateaz kanpoko ikasketetarako Espainiako ikastetxeetan matrikula egin badute.

Honako ikasketa hauetarako eskatzen ahal dira laguntzak:

  • Oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako Lanbide Heziketa.
  • Batxilergoa.
  • Kirol irakaskuntzak.
  • Arte ikasketa profesionalak.
  • Goi mailako arte irakaskuntzak.
  • Goi mailako erlijio ikasketak.
  • Hizkuntza eskola ofizialetan egindako hizkuntza ikasketak.

Honako kontzeptu hauetarako eskatzen ahal dira laguntzak:

  • Matrikula
  • Bizilekua
  • Hiriarteko garraioa
  • Jantokia
  • Ikasketa-espedientea (6.2.7 oinarrian jasotako kasuetan soilik)
  • Laguntza berezia (salbuespenezko kasuetan baino ez; ikus 6.2.6 oinarria)

Diru-laguntzak emateko, baldintza ekonomikoak eta akademikoak hartuko dira kontuan.

Halaber, horretarako baldintzak betetzen direnean, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioari edo Eusko Jaurlaritzari 2022-2023 ikasturterako beka eskatu beharko zaio.

Laguntzaren eskaera eta jarraipena beken aplikazioaren bidez eginen da. Aplikazio horretara "Tramitatu" botoitik sartzen da. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean  (NAO) argitaratuko da eta biharamunean hasiko da.

398/2022 Ebazpena, irailalen 6koa, Hezkuntza Baliabiden zuzendari nagusaiak emana, zeinaren bidez onesten baita 2022-2023 ikasturterako beken deialdi orokorra, derrigorrezkoaren ondoko unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako. DDBN identifikazioa: 644225.

398/2022 Ebazpena, irailalen 6koa, Hezkuntza Baliabiden zuzendari nagusaiak emana, zeinaren bidez onesten baita 2022-2023 ikasturterako beken deialdi orokorra, derrigorrezkoaren ondoko unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako. DDBN identifikazioa: 644225.

Harremanetan jartzeko

Bekak (beheko solairuan):
San Domingo kalea, 8
31001 Iruña (Nafarroa)
Jendearentzako arreta-ordutegia: 8:30tik a 14:30tara , astelehenetik ostiralera.
Zalantzak argitzeko, honakoen bidez harremanetan jar zaitezke:
Telefonoa: 848 426 538 / 848 426 541
Posta elektronikoa: negociadodebecas@navarra.es

Laguntza Teknikoa (aplikazio informatikoarekin arazoak izatekotan):
Astelehenetik ostegunera 8:30etik 17:30era / Ostiraletan 8:30etik 15:00etara
Teléfono: 948 013 576
Posta elektronikoa: soportec@navarra.es