Euskaraz bizitzeko egonaldiak 2022-2023

Programa hau Nafarroako A, B eta D ereduetako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleentzat da

Oinarrizko informazioa

Programa hau, batetik B eta D ereduetako Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetara zuzenduta dago eta, bestetik, A ereduko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetara.

16 txanda antolatuko dira; txanda bakoitzean, gutxienez, 20 ikaslek eta, gehienez, 75ek parte hartuko dute. Hauetako hiru txandak 3 eguneko iraupena izango dute (asteazkenetik ostiralera) eta gainerakoek 5 egunekoa (astelehenetik ostiralera). Murgiltze programa denez, 5 eguneko eskaera egiten duten ikastetxeek lehentasuna izango dute (ikus 5.2. oinarria). Edonola ere, ikastetxeek nahi izanez gero, hiru eguneko egonaldia eska dezakete.

Eskatutako gutxieneko kopurura (20) iristen ez diren ikastetxeek programan parte hartzeko aukera izanen dute beste ikastetxe batekin edo batzuekin batera eskaera aurkeztuta, eta horrela adierazi beharko dute banakako eskaeran (ikus 4.4. oinarria).

Egonaldiak Nafarroako Arantzako Aterpe  (40 plaza) eta Beintza-Labaiengo Orbela (35 plaza) herrietako aterpeetan eginen dira. Herri horietan euskaldun aktiboak % 90 dira.

Eskaera Zuzendaritza taldeak beteko du izena emateko epea zabaltzen denean (irailak 2-15), gaituko diren inprimaki elektroniko hauen bidez:

  • B eta D ereduetarako eskaera
  • A eredurako eskaera
Harremanetan jartzeko

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzua
​​​​​​​Euskara Atala
​​​​​​​848426399
​​​​​​​euskaraatala@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.