Adinekoei eta/edo desgaituei autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko laguntza produktuak erosteko laguntzak, 2026. urtean

Oinarrizko informazioa

Deialdi honen hartzaileak mendekotasun edo desgaitasun mailaren bat duten pertsonak dira. Salbuespenez, goian adierazitako egoeretan egon gabe ere, funtzio baterako autonomia galarazten dien patologiaren bat izateagatik laguntza produkturen bat behar duten pertsonak dira hartzaileak, osasun sistemaren txosten fakultatibo baten bidez egiaztatuz gero.

Deialdi honen xedea da banakako laguntzak ematea, foru agindu honen I. eranskineko 2. oinarrian deskribatzen diren laguntza produktuak erosteko, betiere 2025eko azaroaren 1etik laguntza eskatzen den egunera arte eskuratutakoak badira.

Dirulaguntzak emateko prozedura banakako ebaluazio erregimenean izapidetuko da, eskabideak jaso diren hurrenkera kontuan hartuta, eta epea 2026ko urriaren 31n agortuko da edo, bestela, honako deialdi hau zuzkitzen duten funtsak osorik agortzen diren egunean.

Dirulaguntzaren zenbatekoa balioesteko adibidea.

Ondoko loturetan, hauexek kontsulta daitezke:

a. Eskabidea eskaintzen den ereduaren arabera (III. eranskina).

  • Eskabidearekin batera, zinpeko adierazpen bat aurkeztu behar da, pertsona horrek dirulaguntzen onuradun izateko debekurik ez duela adierazteko.
  • Horrez gain, Gizarte Eskubide, Gizarte Ekonomia eta Enplegu Departamentuari berariazko baimena ematen zaio eskatzailearen eta haren familia unitateko kide adin nagusikoen nortasunari buruzko datuak (izena, abizenak eta NAN zenbakia) telematikoki egiaztatzeko eta kontsultatzeko, bai eta familia unitatearen azken zergaldiari buruzko errenta aitorpena kontsultatzeko ere; hala berean, eskaeran jasotako datuak jakinarazteko, helburu historiko, estatistiko edo zientifikoetarako erabiltzek baimena izanen du, datu pertsonalak babesteko araudian ezarritako baldintzetan eta mugekin.
  • Eskatzaileak (edo ordezkariak) eta familia unitateko gainerako kide adinez nagusiek (edo haien ordezkariek) sinatu beharko dute adierazpena.

b. Eskatzailea bizi den udalak emandako errolda ziurtagiria edo txartela, laguntza eskaera egin baino hiru hilabete lehenago emana eta antzinatasuna jasotzen duena.

c. Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera (TOE). Inprimakia esteka honetan deskarga daiteke: deskargatu.

d. Eskatutako produktuaren premia frogatzen duen osasun arloko profesionalaren txosten teknikoa, baldin eta eskatzaileari ez bazaio aitortu daukan zailtasunarekin lotutako desgaitasuna edo mendekotasun egoera.

e. Egindako gastua frogatzen duen faktura, 8.1 oinarriaren araberakoa. Faktura horren data 2024ko azaroaren 1aren eta eskabidea aurkezteko egunaren artekoa izan beharko da.

f. Dirulaguntzaren xede diren kontzeptuen ordainketa justifikatzen duen dokumentazioa, faktura osorik ordaindu dela egiaztatu ahal izateko.

g. Errenta-aitorpena aurkezteko betebeharrik ez badu, diru-sarreren aitorpen sinatua aurkeztuko da, IV. eranskinean eskuragarri dagoen ereduaren arabera. Bertan, azken zergaldiari dagozkion datu ekonomikoak jasotzen dira.

h. Nortasunari buruzko datuak kontsultatzeko eta egiaztatzeko baimenik ematen ez bada, NANaren kopia aurkeztu beharko da.

i. Errenta-aitorpenari buruzko datuak kontsultatzeko eta egiaztatzeko baimenik ematen ez bada, eskatzailea azken zergaldian sartuta dagoen familia-unitateak egindakoaren kopia aurkeztu beharko da.

Foru Agindua, deialdia onesten duena (NAOn argitaratzeke).

Harremanetan jartzeko

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia
González Tablas kalea, 7
31005 Iruña
Telefonoak: 848 423 226 / 848 426 900

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.