Zuzenbideko graduatuendako prestakuntza-beka, Etxebizitza Zuzendaritza Nagusian aritzeko

Eskatzeko epea zabalik 2026/03/06ra arte.

Oinarrizko informazioa

Baldintza hauek betetzen dituzten Zuzenbideko graduatuak:

  • Adinez nagusia izatea.
  • Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa. Nolanahi ere, Espainiako nazionalitatea ez dutenek gaztelaniaz behar adina badakitela frogatu beharko dute.
  • Jarduteko gaitasun osoa izatea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen laguntza eta dirulaguntza publikoak jasotzeko ezgaitua ez egotea, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Aginduaren 13.2 artikuluarekin.
  • Nafarroan erroldatua egotea, deialdiaren eguna baino urtebete lehenagotik gutxienez.
  • Lehenbiziko oinarrian aipatzen den unibertsitateko titulu ofiziala izatea, Espainiako agintariek emana edo homologatua.
  • Eskatutako unibertsitateko titulu ofiziala bekaren deialdi hau argitaratu aurreko hiru urteen barrenean eskuratua izatea.
  • Beharrezkoa bada, beka emateko ebazpenaren aurretik frogatzea zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela.
  • Ez izatea ezintasun fisikorik edo gaixotasunik, bekaren xedeko prestakuntzan aritzea galaraz diezaiokeenik.

Bekaren helburua da Zuzenbideko lizentziadunak edo graduatuak prestatzea, Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiko Berrikuntza, Parte-hartze, Ikuskapen eta Hedapen Zerbitzuan egiten diren lanak hurbiletik eta modu praktikoan ezagutu ditzaten.

Hasiera batean, bekak 10 hilabeteko iraupena izanen du. Hasiko da 2026ko martxoaren 1ean edo, data hori baino beranduagokoa bada beka emateko ebazpena, ebazpenean adierazten den egunean, eta 2026ko abenduaren 31n bukatuko da. Beka urtero luzatzen ahalko da, hiru urte egin arte gehienez, hasierako aldia eta luzapenak barne.

  • Eskabidea
  • NANaren edo baliokidea den identifikazio agiriaren fotokopia.
  • Eskatzailearen curriculum vitae-a, non jasoko baitira, zehatz-mehatz, lortutako merezimendu guztiak, eta dagozkien ziurtagiriak.
  • Zuzenbideko graduaren titulu ofizialaren fotokopia.
  • Ikasketa espedientearen ziurtagiria, non agertu behar baitira maila bakoitzeko ikasgai guztien kalifikazioak, berariaz aipatuta zein deialditan gainditu zituen, eta lortutako batez besteko nota.
  • Nafarroako erroldatze-ziurtagiria, antzinatasuna zehazten duena, gehienez bi hilabete lehenago egina.
  • Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena ez dagoela onuradun izatea galarazten dioten egoeretako bakar batean ere, Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluaren arabera.
  • Erantzukizunpeko adierazpen bat, adierazteko ez duela kobratzen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste departamentu batetik edo beste administrazio edo entitate publiko edo pribatu batetik, helburu bererako, bekarekin bateraezina den beste edozein laguntza publiko.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatearen egiaztagiria kontsultatzeko baimena. Baimenik ematen ez bada, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko da.
  • 4235E/2025 Ebazpena, deialdia onesten duena.
  • 172/2004 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntzarako bekak emateko araubide orokorra ezartzen duena.

Tramitazioa

Epea: 26/02/20 - 26/03/06

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Etxebizitza Zuzendaritza Nagusia
Berrikuntza eta Hedapen Zerbitzua
Alondegi kalea 1, 1. solairua
31002 Iruña
Telefonoa: 848 427 994
Posta elektronikoa: inspeccion.vivienda@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.