Aurrez aurreko bisitak Nafarroako Jauregian

Bisita gidatuak erreserbatzea, gaztelaniaz eta euskaraz, Nafarroako Gobernuaren egoitza ezagutzeko

Oinarrizko informazioa

Bereziki helduei eta 10 urtetik gorako adingabeei, heldu batek lagunduta badaude.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Bisita horiek hilabete bakoitzeko azken ostiraletan egiten dira, 20tik 30 lagun bitarteko taldeetan. 

  • Kulturako, hezkuntzako eta gizarteko erakundeendako bisitak dira. 
  • Bisitak ordu hauetan egiten dira: 17:00etan, 18:00etan eta 19:00etan.
  • Eskaerak astebete lehenago egin behar dira.
     
Honako bide honetatik ezin dira erreserbatu Nafarroaren-Eguna dela eta antolatutako bisitak. Kontsultatu Nafarroaren Eguneko bisitei buruzko informazioa

Harremanetan jartzeko

Protokolo Atala
Karlos III.aren etorbidea, 2
31002 Iruña
Posta elektronikoa: protocolo@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.