Nafarroako Gobernuak 2023ko Vianako Printzea Kulturaren Sarirako deialdia egin du. Sari horren helburua da Nafarroarekin lotura berezia duten pertsona edo erakunde garrantzitsuek kulturaren edozein esparrutan egindako lana aitortzea.
Hautagaitzak, banaka, honako hauek aurkezten ahal dituzte: Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseiluko kideek eta edozein herrialdetako erakunde publikoek (gobernuak, ministerioak, udalak, unibertsitateak, akademiak, ikerketa zentroak, enbaxadak, kontsulatuak eta abar), baita legez eratuak dauden edozein herrialdetako hezkuntza, kultur edo gizarte entitateek zein GKEek ere; orobat, antolatzaileek gonbidatzen dituzten pertsonalitateek.
Saria norberarentzat edo norberak legez ordezkatzen dituen erakundeentzat eskatuz aurkezten diren hautagaitzak baztertu eginen dira.
Sarirako hautagaitzak aurkezteak berekin dakar oinarri hauek goitik behera onartzea, baita epaimahaiak hartzen dituen erabaki guztiak ere.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Vianako Printzea Kulturaren Sariaren helburua da aintzat hartzea kulturaren edozein arlotan pertsona edo erakunde nabarmenek egindako lana, dela sorkuntzan, ikaskuntzan edo ikerkuntzan, dela kultura hedatu eta sustatzeko lanetan.
Saria 20.000 eurokoa da, eskudirutan.
Hautagaitzak aurkezteko epea 2023ko martxoaren 20an bukatuko da.
Prozeduraren urratsak:
Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluko kideek osatuko dute sariaren epaimahaia. Idazkariak, hizpidea duela baina botorik ez, epaimahaiari lagunduko dio bere zereginetan.
Aurkezten diren hautagaitzak aztertuko ditu epaimahaiak, eta, bakoitzaren merezimendu aipagarriez gainera, hautagaiek Nafarroarekin duten lotura berezia ere baloratuko du.
Erabakia prentsaurreko batean jakinaraziko zaie hedabideei; aditzera emanen da zein entitatek edo pertsonak irabazi duen saria, edo, kasua bada, eman gabe gelditu dela.
Nafarroako Gobernuak emanen du saria, foru dekretu baten bidez, epaimahaiak egindako proposamena ikusita.
Saria jendaurrean emanen da, ekitaldi bat horretarako antolatuta, behar bezala iragarriko den egunean.
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
Entitate edo pertsonek, hautagaitza aurkezten dutenean, dokumentazio hau erantsiko dute:
Entitatearen nortasun juridikoa frogatzen duten datuak, edo kasua bada, proposamena egiten duten pertsonenak, honako hauek adierazita: izena, helbidea, telefonoa, web-orria (baldin badu), IFZ edo antzekoa, eta epaimahaiak gehiago jakin dezan egokitzat jotzen diren beste dokumentu batzuk.
Merezimenduen eta ibilbide pertsonalaren eta/edo profesionalaren laburpena (600 hitz gehienez), hautagaitza aurkezteko oinarri diren merezimendu aipagarriak jasotzen dituena. Nahi izanez gero, bi minutu baino gehiago irauten ez duen bideo edo ikus-entzunezko pieza batekin osa daiteke laburpena.
Beste edozein dokumentazio osagarri, alegatutako merezimenduak indartu eta egiaztatzeko.
Araudia keyboard_arrow_down
14/2023 Foru Agindua, zeinaren bidez ezartzen baitira 2023ko Vianako Printzea Kulturaren Sariaren oinarriak.