Unibertsitateko ikasketetarako beken deialdia, 2021-2022 ikasturterako

Unibertsitateko ikasketetarako laguntzak, 2021-2022 ikasturterako, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren deialdiarekin osagarriak

Oinarrizko informazioa

Ikasle nafarrak edo Nafarroan erroldatutakoak, matrikulaturik badaude Espainiako unibertsitateetan irakasten diren unibertsitate-ikasketa ofizialetan.

Laguntzak eskatzen ahal dira gradu edo masterreko ikasketetarako eta 25 edo 45 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko ikastaroetarako.

Honako kontzeptu hauetarako eskatzen ahal dira laguntzak: matrikula, egoitza, garraioa, jantokia, espediente akademikoa, aparteko laguntza eta digitalizaziorako laguntza.

Dirulaguntza emateko, hartuko dira kontuan baldintza ekonomikoak (familia-errentaren mugak, zerga-betebeharrak betetzea...) zein baldintza akademikoak (matrikulatutako edo gaindituriko kredituak...). Halaber, nahitaezkoa da Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioko beka eskatu izana, 2021-2022 ikasturterako, horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen badira.

Laguntza eskatzeko eta haren jarraipena egiteko, unibertsitateko beken aplikazioa erabiliko da. “Tramitatu” botoia sakatu behar da horretan sartzeko. Sarbidea gaituko da deialdia NAOn argitaratu ondoren.

Eskaera ikasleak berak aurkezten du. Ikaslearen ordezkari gisa beste pertsona batek aurkezten badu, eskabidean adierazi beharko du, eta betetako eta sinatutako dokumentua erantsi: "ORDEZKARITZAREN ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA" (dokumentua deskargatu).

Eskatzaileak eta familia-unitateko gainerako kideek baimena ematen ahalko dute Estatuko Administrazio Orokorrean eta beste administrazio publiko batzuetan eskuragarri dauden datuen kontsulta telematikoa egiteko. Horren xedea da zehaztu, ezagutu eta egiaztatu ahal izatea bekaren eskaera ebazteko beharrezkoak diren identifikazio datu guztiak, inguruabar pertsonalak, akademikoak eta familiakoak, eta errenta eta ondarea.

Kontsulta hori baimentzen ez bada, eskatzailearen egoera egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztu beharko dira: nortasuna, erroldatzea, desgaitasuna, familia egoera, diru-sarrerak, datu akademikoak...

Datu akademikoak justifikatzeko, datuak kontsultatzeko baimenik ematen ez bada, edo Ministerioaren beka eskatu ez bada, ikasketa-mailari dagokion dokumentua erantsi behar da, unibertsitateak sinatuta eta zigilatuta: Gradurako dokumentua (C2), Masterreko dokumentua (C3).

Eskatzailearen egoeraren arabera, beste dokumentu batzuk ere aurkeztu beharko dira, egoera hauek egiaztatzeko: zurztasuna, etxebizitzaren alokairu-kontratua edo baliokidea, gizarte txostena... Dokumentu horiek edozein kasutan aurkeztu behar dira, baita datuen kontsulta baimenduta ere.

Eskaturiko dokumentuak deialdiaren 8. oinarrian kontsultatzen ahal dira. (Deskargatu dokumentuen zerrenda).

101E/2021 Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita “Beken deialdi orokorra, 2021-2022 ikasturtean unibertsitateko ikasketak egiten dituzten ikasleentzat” dirulaguntza deialdia. (226. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 27a.).

Tramitazioa

Jarraibideak:

Sakatu "kontsultatu" botoia zure eskaeraren egoera ikusteko.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Segurtasun integratua

Emaitzak

Behin betiko emaitzak:

179E/2022 Ebazpena, deialdia behin betiko ebazten duena. (gaztelaniaz)

Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea Azaroaren 29tik abenduaren 29ra izango da, Erregistro Orokor Elektronikoaren bidezUnibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Sailari zuzenduta, Unibertsitate, Berrikuntza eta Transformazio Digitaleko Sailburuari zuzenduta.

 

Behin-behineko emaitzak:

93E/2022 Ebazpena, deialdia behin-behinekoz ebazten duena.

100E/2022 Ebazpena, 93E/2022 Ebazpenaren bidez behin-behinean emandako laguntzak ordaintzeko agitzen duena.

Alegazioak aurkezteko epea: uztailaren 14tik abuztuaren 13ra.

Harremanetan jartzeko

Unibertsitatea, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitala Departamentuko Unibertsitatea Atala
Telefonoak: 848 42 60 20 / 848 42 60 58 / 848 42 71 44 / 848 43 34 46
Posta elektronikoa: becas.universitarias@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Beca para el alumnado que curse estudios universitarios
access_time