Tokiko ekintzako taldeentzako dirulaguntza, emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuneko eragileak kontratatu eta sendotzeko 2025

Oinarrizko informazioa

Legez eratutako Nafarroako tokiko ekintza-taldeak, ebazpenaren oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen dituztenak.

Helburua Nafarroako tokiko ekintzako taldeei dirulaguntzak ematea da, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunerako eragileen figura profesionala kontratatzeko eta finkatzeko.

Tokiko ekintza-talde bakoitzak eskabide bakarra aurkez dezake dirulaguntzen deialdi honetan.

Aurrekontua 45.000 eurokoa da.

Dirulaguntza berdintasun-agente baten kontratazioa finantzatzeko emango da, 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko azaroaren 30era bitartean, honako baldintza hauen arabera:

  • B maila
  • Lanaldi osoa
  • Kontratua urtebetekoa izango da

Eskabidea egiteko nahitaezko dokumentazioa

Horretarako diseinatutako ereduekin aurkeztu behar da nahitaez, dokumentu bereizietan, eta fitxa honetan eskuratu ahal izango dira eranskin horiek.

Hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita:

  • Gardentasun-adierazpena: esteka gaituko da emakida-ebazpenaren ondoren.

 

Justifikatzeko dokumentazioa

Justifikatzeko azken eguna: 2025eko azaroaren 5a. Horretarako diseinatutako ereduetan aurkeztu behar da nahitaez, dokumentu bereizietan, eta fitxa honetan eskuratu ahal izango dira eranskin gisa.

Oinarri arautzaileetan aurreikusitakoaren araberako beste dokumentazio bat: nominak eta bankuaren ordaintzearen justifikazioak; dokumentu bidezko probak, logoak barne.

  • Froga dokumentaletan sartzeko logoak.  

Justifikatzeko azken eguna: 2026ko urtarrilaren 31a:

  • VI. eranskina. Tokiko ekintza-taldearen erantzukizunpeko adierazpena (Justifikazioa 2026ko urtarrila)
  • 2025eko azaroko nomina eta bankuaren ordaintzearen justifikazioak.

73E/2025 Ebazpena, dirulaguntzen deialdia onesten duena.

Emaitzak

333E/2025 Ebazpena, deialdia ebazten duena (argitalpen-data: 2025/05/22).

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Berdintasunerako Institutua
Alondegi kalea, 1, 2. solairua
31002 Iruña

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.