Toki-erakundeei eta entitate sozialei dirulaguntzak, mugaz gaindiko lankidetza jarduerak sustatzeko

2024an Nafarroako Foru Komunitatearen eta Pirinio Atlantikoetako departamenduaren arteko mugaz gaindiko harremanak garatzen eta sendotzen lagunduko duten lankidetza jarduerak sustatzeko laguntzak

Oinarrizko informazioa

  • Nafarroako toki-erakundeak.
  • Entitate sozialak, frogatzen dutenak irabazi asmorik gabeko entitatearen legezko aitortza dutela eta egoitza soziala eta fiskala Nafarroan dituztela.

2024an Nafarroako Foru Komunitatearen eta Pirinio Atlantikoetako departamenduaren arteko mugaz gaindiko harremanak garatzen eta sendotzen lagunduko duten lankidetza jarduerak sustatzeko laguntzak.

Prozeduraren faseak:

  • Eskabideak jaso eta ebaluatu, eta, hala badagokio, eskabideak zuzentzeko epea.
  • Dirulaguntzak emateko ebazpena, jakinarazpena eta argitaratzea.
  • Erakunde onuradunek gardentasun adierazpena aurkeztu beharko dute dirulaguntza emateko ebazpena jaso eta hurrengo hilabetean.
  • Dirulaguntzen justifikazioa, 2024ko azaroaren 18ra arte, egun hori barne.
  • Dirulaguntzak ordaintzeko ebazpena, jakinarazpena eta argitaratzea.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Mugaz gaindiko lankidetzarako laguntzen eskabidea: 1. eranskina.
  • Mugaz gaindiko lankidetzarako proiektuaren memoria: 2. eranskina.
  • Mugaz gaindiko lankidetzarako laguntzen aurrekontua: 3. eranskina.
  • ​​​​​​Proiektuan lankidetzan aritzeko konpromisoaren gutuna, Pirinio Atlantikoetako entitateak sinatua.

Entitate eskatzaileari buruzko dokumentazioa:

  • Elkartearen edo entitatearen estatutuak.
  • Dirulaguntzak emateko prozeduretan Administrazio Publikoaren aurrean jarduteko, enpresa eskatzailearen izenean eta hura ordezkatuz diharduen pertsona fisikoaren ahalorde aski eta iraunkorraren eskritura, salbu eta ordezkatzeko ahalmena estatutuetan ageri bada.
  • Dagokion zerga Ogasunaren ziurtagiria, zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duena (edo eskabidean baimena ematea zerbitzu kudeatzaileari dokumentazio hori eskatzeko).
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako ziurtagiria, indarrean dauden xedapenek Gizarte Segurantzari ezartzen dizkioten betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duena (edo eskabidean baimena ematea zerbitzu kudeatzaileari dokumentazio hori eskatzeko).​​​​
  • Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, hala badagokio.

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Eskualdeen Arteko eta Mugaz Gaindiko Lankidetzaren Atala
Marina Roncal
Telefonoa: 848 42 19 81
Posta elektronikoa: mroncald@navarra.es

Ana Pardo
Telefonoa: 848 42 32 53
Posta elektronikoa: apardove@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time