Enplegu inklusiboko programak egiteko dirulaguntzak

Helburu nagusia da enplegagarritasun baldintzak hobetzea eta laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen laneratze emaitza kuantifikatua lortzea

Oinarrizko informazioa

  • Toki erakundeak, haien toki korporazioak barne; eskualdeko kontseiluak, eskualdez gaindiko kontseiluak eta lurralde erakundeak, bai eta haien erakunde autonomoak eta enplegu politika aktiboen, tokiko garapenaren eta okupazioaren sustapenaren arloan eskumenak dituzten erakundeak ere, baldin eta horien titulartasun osoa toki erakunde horiei edo haien korporazioei badagokie.
  • Nortasun juridiko propioa duten irabazi-asmorik gabeko erakunde publiko edo pribatuak.

(Ikusi: “Deskribapena” atala > Oinarri arautzaileak > 2. oinarriak).

Programaren hartzaileak

Enplegagarritasunerako eta lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak, baldin eta, programan sartu aurreko egunean, langabezian badaude eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko (aurrerantzean, NL-NEZ) agentzietan enplegu eskatzaile gisa izena emanda badaude.

Programaren edukia

Aurkeztu beharreko proiektuen esku hartzearen ardatz nagusia izanen da enpleguko eta prestakuntzako ibilbide pertsonalizatuetan akonpainamendua egitea (ikus betekizun guztiak deialdiaren 4. oinarrian eta eranskinetan).

Dirulaguntzaren zenbatekoa

Dirulaguntzen zenbatekoa artatu beharreko parte hartzaile kopuruaren eta erakunde onuradunak bere proiektuan laneratzeko proposatutako pertsonen ehunekoaren arabera zehaztuko da (ikus deialdiaren 7. oinarria).

Instrukzioa eta tramitazioa

Prozeduraren instrukzioa eta tramitazioa Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lana Aktibatzeko eta Lurraldea Koordinatzeko Zerbitzuari dagozkio.
Eskaeren instrukzioa aurkezten diren hurrenkera berari jarraikiz eginen da.

Dirulaguntza emateko prozedura

Deialdi honetan ezarritako dirulaguntzak emateko, banakako ebaluazioaren araubidea erabiliko da. Prozedura hori Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean adierazitakoarekin eta oinarri arautzaile hauetan ezarritakoarekin bat etorriko da.

Dirulaguntzaren eskaerarekin batera (“Eskatu” botoiaren bidez eskatzen da) honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • Proiektuaren memoria.
  • Enpresaren erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13 eta 15. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituela adierazten duena (V. eranskina).
  • Oinarri arautzailearen 2.2 apartatuko erantzukizunpeko adierazpena (VI. eranskina).
  • Proiekturako kontratatuko diren langileek 10.3 oinarrian ezarritako baldintzak beteko dituztela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena (VII.eranskina).
  • Berdintasun-plana, horrelakorik izanez gero.
  • Ebaluazio-sistema, horrelakorik izanez gero.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 25/03/13 - 25/05/31

Laguntza ematen denetik hilabeteko epean, erakundeak gardentasunari buruzko adierazpena egin beharko du.

Deskargatu

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 25/03/14 - 25/08/31

Jarraibideak:

Dokumentazio hau bidali behar da:

  • Proiektuaren xede den jardueraren hasieraren jakinarazpena.
  • Proiektuari atxikitako langileen lan kontratuak, bai eta titulazio akademikoaren eta esperientziaren frogagiriak ere.
  • Proiektuaren hasieran egin beharreko jarduera guztiaren plangintza eta egutegi zehatza.
     

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 25/03/14 - 25/12/31

Jarraibideak:

Programan parte hartzen duten pertsonen altak, bajak eta aldaketak Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari jakinarazi behar zaizkio “Bidali” botoiaren bidez; horrekin batera parte-hartzaileen Excela aurkeztu behar da.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 25/04/02 - 25/12/31

Jarraibideak:

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Lana Aktibatzeko eta Lurraldea Koordinatzeko Zerbitzua
Telefonoa: 848 425 850
Posta elektronikoa: orientacion@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.