Kultur entitateentzako dirulaguntza, kultur hedapenerako proiektuak egiteko. IDEIA 2025

2024ko azaroaren 2tik 2025eko urriaren 31ra bitartean egindako proiektuetarako, biak barne

Oinarrizko informazioa

Elkarte, fundazio edo irabazi-asmorik gabeko beste edozien erakunde mota, baldin eta horien estatutuetan deialdi honen xedearekin zerikusia duten jarduerak egitea jasota badago:

  • Legez 2024ko urtarrilaren 1a baino lehen eratutako entitatea izatea.
  • Egoitza soziala eta fiskala Nafarroan izatea.

Deialdiaren zenbatekoa 120.000 eurokoa da.

  • Proiektu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen onartutako aurrekontuaren % 70 baino handiagoa.
  • Proiektu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa 15.000 eurokoa izanen da gehienez.

Entitate bakoitzak proiektu bakar bat aurkezten ahalko du.

Irismen soziala eta inklusiboa duten elkarteen esparruak gauzatuko ditu proiektu horiek. Gizarte ehuna eta Nafarroako kultura sortzen, mantentzen eta sustatzen lagundu behar dute, eta populazio osoari zuzenduak egon.

Eskaera-fasea:

Emakida-fasea (erakunde onuradunak bakarrik)

Justifikazio-fasea (erakunde onuradunak bakarrik):

 

Nola aurkeztu Erregistro Orokor Elektronikoan (Kultur Ekintza Zerbitzua).

Harremanetan jartzeko

Kultur Ekintza Zerbitzua
Telefonoak: 848 424 674 / 848 424 683
Posta elektronikoa: accioncultural@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.