Ekintza diruz lagungarriak: Nafarroan artisautza-azokak antolatzea.
Aurrekontu-zuzkidura: 40.000 euroko kreditua baimendu da deialdi honen konpromisoetarako.
Dirulaguntzaren zenbatekoa: azokak antolatzea: % 75eko dirulaguntza, gehienez 30.000 euro azoka bakoitzeko.
Jarduketa diruz lagungarriak egiteko epea: jarduketa diruz langungarriak 2024ko azaroaren 12tik 2025eko azaroaren 12ra bitarte egin behar dira, egun horiek barne.
Eskaerak aurkezteko epea: 2025eko martxoaren 4an hasiko da eta martxoaren 17an amaituko da, egun horiek barne.
Dirulaguntzaren ebazpena: laguntza horiek emateko prozedura norgehiagoka izanen da. Dirulaguntza jaso dezaketen jarduera-mota bakoitzaren barruan aurkeztutako eskabideak alderatuko dira, jarduera-mota bakoitzeko lehentasun-hurrenkera bat ezartzeko, baremoan lortutako puntuazioaren arabera.
Prozeduraren urratsak:
- Jasotako eskabideak ebaluatzea; administrazio-dokumentazioa egiaztatzea eta, hala badagokio, osatu gabeko dokumentazioa zuzentzeko eskatzea.
- Egindako jarduketa guztiengatik dirulaguntza emateko ebazpena.
- Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko aitorpena aurkezteko eskatuko zaio.
- Egindako jarduketen justifikazioaren ebaluazioa; beranduenez 2025eko azaroaren 12an aurkeztuko da.
- Dirulaguntzaren ordainketa.
Eranskina: Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.