Dirulaguntzaren xede diren prestakuntza ekintzak oinarri arautzaileen III. eranskinean jasotakoak dira.
Prestakuntza ekintza guztietan izanen dira eraldaketa digitalaren, garapen jasangarriaren eta genero berdintasunaren arloko orduak, III. eranskinean zehazten den kopuruan.
Ekintzak euskaraz ere eman ahal izango dira. Nolanahi ere, III. eranskinean horrela adierazitakoak hizkuntza horretan eman beharko dira, eta ezin izango dira beste hizkuntza batean eman.
Prestakuntza-ekintza guztien erreferentzia izanen da 30/2015 Legearen 20.3 artikuluan ezarritako Prestakuntza Espezialitateen Katalogoa, eta horien iraupena, edukiak eta emateko baldintzak bertan ezarritakoak izanen dira.
Prestakuntza ekintzak dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hurrengo egunetik hasi eta 2027ko ekainaren 30era arte egin ahal izango dira.
Aurrekontua: 800.000 euro.