Ongizate emozionala sustatzeko programa komunitarioetarako dirulaguntza 2026an

Oinarrizko informazioa

Fundazioak, gizarte-ekimeneko kooperatibak eta irabazi-asmorik gabeko elkarteak, baldin eta dagozkien erregistroetan inskribatuta badaude eta, deialdiaren aldian, ongizate emozionala sustatzeko programak eta ekintza komunitarioak garatzen badituzte.

Deialdiaren xedea da fundazioei, gizarte-ekimeneko kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei ongizate emozionala sustatzeko erkidegoko programak eta ekintzak garatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea. Programa eta ekintza horiek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

  • Nafarroan egin behar dira.
  • 2025eko abenduaren 1etik 2026ko azaroaren 30era bitartean egin behar dira.
  • Bat etorri behar dute Osasun Departamentuak ezarritako lehentasunekin.

Eskaera egiteko:

a) Dirulaguntzaren eskabidea

b) Dirulaguntza eskatzen duenaren ordezkaritza frogatzen duen agiria.

c) Nafarroako Foru Komunitateko elkarteen erregistroan inskribatuta dagoela frogatzeko agiria. Egoitza Nafarroatik kanpo duten entitateek aurkeztu beharko dituzte estatutuen kopia bat eta dagokion erregistroan inskribatuta daudela frogatzeko adierazpena.

d) Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia.

e) Erantzukizunpeko adierazpena, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 13 artikuluko 2. eta 3. apartatuetan 

f) Ordainketa transferentzia bidez egiteko eskaera. Baldin Nafarroako Gobernuari lehenbiziko aldiz eskatzen bazaio dirulaguntza, edo aldatu bada aurreko dirulaguntzak jasotzeko emandako bankuko kontua, izapide honen bidez egin behar da eskaera: Banku-kontuak jakinaraztea, Foru Administrazioaren ordainketak jasotzeko.

g) Erantzukizunpeko adierazpena, helburu bererako beste dirulaguntzarik eskatu edo jaso duen adierazten duena.

Ez dago b), c), d) eta f) letretan eskatzen diren dokumentuak aurkeztu beharrik, baldin eta horiek Foru Komunitateko Administrazioak dagoeneko dauzkan datuak badira, betiere datu horiek ageri direneko espedientea edo deialdia adierazten bada eta aurkeztu zirenez geroztik aldaketarik gertatu ez bada.

Eskatutako agiriek bete beharreko baldintzei buruzko argibide gehiagorako, ikus deialdiaren 3. puntua.

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua
Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Atala

Telefonoa (teknikariak): 848 428 506
Telefonoa (administrariak): 848 423 450
Posta elektronikoa: isp.promocion@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.