Gizarte Inklusioaren eta Ekonomia Sozialaren Programa Operatiboaren (GIESPO) esparruan jarduketak garatzeko dirulaguntza (2022-2023)

EGIF 2020-2024

Oinarrizko informazioa

Gizarte Inklusioaren eta Ekonomia Sozialaren Programa Operatiboaren esparruaren barruan (EGIF 2020-2024) Nafarroako Foru Komunitatean jarduketak egiteko hautatzen diren entitateak.

Hartzaileak

Bereziki, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan enplegu eskatzaile gisa inskribatuta dauden langabeak, bazterketa-egoeran daudenak edo egoera horretan gelditzeko arriskua dutenak. Programa, zehazki, honako pertsona hauei dago zuzenduta:

  • Langabezian dauden pertsonak, enplegu eskatzaile gisa izena emanda daudenak: gutxienez programa bakoitza amaitzen duten pertsona guztien ehuneko 75 izan beharko dute.
  • Enplegu eskatzaile gisa izena emanda dauden landunak: programa bakoitza amaitzen duten pertsona guztien ehuneko 25 izan beharko dute, gehienez ere.

Parte-hartzaileak landun ala langabe diren ebazteko, kontuan hartuko da lehen arretaren datan lan aldetik duten egoera.

Entitate onuradunak justifikatu behar du parte-hartzaileen % 40, gutxienez,  langabezia prestazioak edo sorospenak, errenta bermatua edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrera hartzen ari direla.

Orobat, hartzailea bazterketa egoeran edo horren arriskuan dagoela justifikatuko dute.

 

Laguntzak emateko prozedura

Oinarri hauetan ezarritako dirulaguntzak norgehiagokako prozedura erabiliz emanen dira.

 

Garatu beharreko ekintzak

Hauek egin beharko dira nahitaez:

  1. Diagnostiko indibidualizatua eta lanbide profila egitea.
  2. Norberaren enplegu ibilbidea diseinatzea.
  3. Curriculuma definitzea.
  4. Laguntza eta jarraipena (gutxienez bi jarraipen-ekintza egin beharko dituzte parte-hartzailearen ibilbidean zehar).
  5. Enplegu bilaketa aktiborako teknikak.
  6. Lan elkarrizketak eta hautaketa probak prestatzea.

Ekintza hauetatik, hiru gauzatu beharko dira nahitaez:

  1. Izapideak online egiteko tailerra, eguneroko bizitzarako eta administrazio publikoarekiko harremanetarako.
  2. Lan mugikortasuna kudeatzeko laguntza.
  3. Autoenpleguko eta ekintzailetzako ekintzak.
  4. Laneratzeko Alderdi Pertsonalen Garapena (LAPG).
  5. Lan merkatuari buruzko informazioa.
  6. Ezagutza teoriko-praktikoak eskuratzeko prestakuntza jarduerak.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa

Hauek izanen dira erakunde onuradunak jasotzeko zenbatekoak:

a) 1.560 euro artatutako eskatzaile bakoitzeko, deialdiko 5. oinarrian aurreikusitako baldintzetan.

b) 1.250 euro laneratutako eskatzaile bakoitzeko, deialdiko 6. oinarrian aurreikusitako baldintzetan.

Eskatzaile laneratua izateko betekizunak betetzen baldin badira, horretarako aurreikusitako kopuruak jasoko ditu erakunde onuradunak eta, horiez gain, eskatzaile artatua izateagatik aurreikusitako kopuruak ere bai.

Dirulaguntzaren zenbatekoa artatu beharreko parte-hartzaile kopuruaren eta erakunde onuradunak bere proiektuan laneratzeko proposatutako pertsonen portzentajearen arabera zehaztuko da.

Entitate bakoitzerako dirulaguntza, gehienez, 200.000 eurokoa izanen da urtean.

Eskaeran aurkeztu beharreko agiriak:

  • Epearen barruan webguneko "Tramitazioa" atalean aurkeztutako eskabidea.
  • Entitatearen nortasun juridikoa frogatzeko egiaztagiria.
  • Xede berbererako beste laguntzarik ez jasotzeari, edo, betiere, laguntzen zenbatekoak onuradunak garatu beharreko jardueraren kostua ez gainditzeari buruzko ziurtagiria. I. eranskina
  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. eta 15. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzeari buruzko ziurtagiria. II. eranskin
  • Proiektu-memoria, eskaeraren III. eranskinaren arabera.
  • 11. oinarrian jasotzen diren balorazio irizpideak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioa. IV. eranskina eta V. eranskina (entitatearen esperientzia frogatzeko agiriak).
  • Dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik hilabeteko epean, gardentasunari buruzko adierazpena aurkeztu beharko da (3 adierazpenak): betebeharrari buruzko adierazpena, organoen osaketari adierazpena eta ordainsariei adierazpena.

Arreta justifikatzeko dokumentazioa:

Ordainketa jasotzeko dokumentazioa:

Konturako ordainketa

  • Exekuzio memoria teknikoa

Azken ordainketa (urte bakoitzeko urriaren 31n)

  • Ebaluazioaren emaitzak
  • Exekuzio memoria teknikoa
  • Azterketa (XVIII. eranskina)
  • Beste diru-sarrera batzuen xehetasunak
  • 11. oinarrian ezartzen diren eta baloratu diren kontzeptuen justifikazioa.

Proiektua amaitzeko dokumentazioa:​​​

  • Proiektua amaitu eta urtebetera, laneratu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da (XX. eranskina).

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Enplegu Programa Integralen Atala
Telefonoak: 848 424 464 / 848 424 443 / 848 424 445
Helbide elektronikoa: insercionsociolaboral@navarra.es​​​​​

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time