Kolektibo kalteberendako bonu digitalen dirulaguntza

El bono digital supone un descuento mensual de 20 euros sobre el importe de la suscripción a un servicio de conexión de banda ancha

Oinarrizko informazioa

Deialdi honen hartzaileak kolektibo kalteberaren izaera duten pertsonak dira. Hona hemen haien definizioa:

1. Honako errenta-eskalaren barruan dagoen familia baten kide izatea. Eskalak familia-unitatearen urteko errenta adierazten du, familia-unitatearen kide-kopuruaren arabera.

Kide kopurua Zenbatekoa (euro)
1 <12.720,00
2 <15.792,00
3 <17.988,00
4 <19.308,00
5 <20.628,00
6 edo gehiago <21.504,00

 

2. Bai eskatzailearen helbide fiskalak, bai zerbitzuaren eskabidean adierazitako helbideak, Nafarroako Foru Komunitatean egon behar dute.

3. Eskatzaileek irizpide hauetako bat bete behar dute gutxienez:

  • 2021etik aurrera ikasten edo ziurtagiria edo ziurtagiria izatea:
    • Oinarrizko Lanbide Heziketa (OLH).
    • Helduen Hezkuntza (HHE).
    • Curriculum Egokituko Programa (CEP).
  • Bereziki kalteberak diren emakumeen taldekoa izatea: genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak, desgaitasuna duten emakumeak, luzaroan langabezian daudenak, ama bakarreko familiak, pertsona bakarreko etxeetako adineko emakumeak eta emakume migratzaileak.
  • Nafarroako Abentura Digitala kanpainaren Gaitasun Digitaleen ikastaroak kurtsatu izanaren ziurtagiria jaso dutenak.
  • 65 urte baino gehiagoko pertsonak.
  • Familia ugariak.

Eten digitala murriztera bideratutako laguntza, egoera ekonomiko ahulean dauden familia-unitateekiko konektibitateari dagokionez.

  • Laguntza edo bonu digital honek banda zabaleko konexio-zerbitzu berrien kontratazioa finantzatzen lagunduko du, edo lehendik kontratatutakoen abiadura handitzen kokapen finko batetik, beheranzko norabidean gutxienez segundoko 30 Mbit-eko abiadurarekin, teknologia egokienarekin, kalteberatzat jotako pertsonentzat edo familia-unitateentzat. Beraz, zuntz optikoa duten hiritar guztiek, ezingo dute laguntza hau jaso, izan ere 30 Mb/s-ko baino gehiagoko abiadura dute.
  • Laguntzaren zenbatekoa 240 eurokoa da, eta hamabi hilekotan banatuko da. Beraz, hilean 20 euroko minorazioa aplikatuko zaio Interneteko konexio-zerbitzua kontratatzen edo zabaltzen duen operadoreak egindako fakturari.
  • Bono digital bakarra eskatzen ahalko da familia-unitate eta helbide bakoitzeko, eta azken hori Nafarroako Foru Komunitatearen barnean egon beharko da.

Herritarrak eskaera aurkezten duenetik 90 egun naturaleko gehieneko epean, kolektibo kaltebera den ala ez adierazten duen jakinarazpen bat jasoko du, eta hala bada, Operadore Laguntzaileen Erregistroan inskribatutako operadoreren batekin zerbitzuaren alta eskatzen ahalko du 2023ko azaroaren 30a baino lehen.

 

Bonu digitalaren operadore-kolaboratzaileak hurrengoak dira:

1. Euskaltel S.A:

Hainbat zerbitzu aukeratzeko. Oinarrizko zerbitzua: Bonu digitala irauten duen 12 hilabetetan 300 Megako zuntza, hilabetean 14euro-ren truke (bonu digitalaren deskontua barne).

Informazio gehiago jasotzeko, deitu 1717 zenbakira.

Zerbitzuaren kontratazioa hurrengo web-orritik egin behar da: https://www.euskaltel.com/compromiso

2. Telefónica de España S.A.U:

Hainbat zerbitzu aukeratzeko. Oinarrizko zerbitzua: Bonu digitala irauten duen 12 hilabetetan 300 Megako zuntza, hilabetean 7euro-ren truke (bonu digitalaren deskontua barne).

Informazio gehiago jasotzeko, deitu 1551 zenbakira.

1. Eskaera dokumentua, baldin eta elektronikoki tramitatu ez bada (Izenarekin atxikitu Solicitud).

2. Familia liburuaren kopia. Hau izango ez balitz, ezkondu gabe egotearen edota bere ardurapeko seme-alabak ez izatearen zinpeko adierazpena.

3. Familia-unitatearen kideren bat errenta aitorpena aurkeztearen salbuetsita egon ezkero, ingresuen ardurazpeneko deklarazioa aurkeztu behar da.

4. Telefono-linea edukiz gero eta lehendik dagoen linea aldatzeko eskatuz gero, indarrean dagoen kontratua erantsi behar da zerbitzu horren azken fakturarekin batera (Izenarekin atxikitu Contrato_linea_existente).

5. Hurrengo talden batean egonez gero, zehazten den bidezko egiaztapena bidali behar da:

  • OLH, HH edo CEP ikasten ari den ikaslea, kurtsoaren matrikula atxikitu beharko du (Izenarekin atxikitu Matricula_FPB, Matrícula_EPA_ Matrícula_CPA dagokionaren arabera).
  • Nafarroako Abentura Digitala kanpainaren Gaitasun Digitaleen ikastaroak egin duten ikasleak: Ziurtatu ahal izateko, ikastaroa egin izanaren ziurtagiria atxikituko da.
  • Honako aukera hauetako bat erantsiz egiaztatuko da: (Izenarekin atxikitu Justificante_vg):
    • Emakumeak indarkeria jasan zuela adierazten duen epai irmoa, edozein maila jurisdikzionaletakoa.
    • Biktima babesteko kautelazko neurriak hartzeko erabakia hartu duen babes agindua edo ebazpen judiziala, indarra duena.
    • Fiskaltzaren txostena, indarkeria zantzuak daudela adierazten duena.
    • Aginte polizialaren akta, kasuan kasuko emakumea giza salerosketaren biktima dela esateko arrazoizko zantzuak daudela frogatzen duena, sexu esplotaziora bideratutako emakumeen salerosketaren kasuetan.
    • Administrazio publiko eskudunaren gizarte eta/edo osasun zerbitzuen ziurtagiria eta/edo txostena.
    • Administrazio publiko eskudunaren harrera zerbitzuen ziurtagiria eta/edo txostena.
    • Lan Ikuskaritzaren eta Gizarte Segurantzaren txostena, lan esparruan gertatzen diren sexu jazarpenaren edo sexuan oinarritutako jazarpenaren kasuetan.
  • Ama-bakarreko familiak: Ziurtatu ahal izateko, ama-bakarreko familiaren txartela atxikituko da (Gurasobakar_familia izenarekin atxikitu).

 

Jarraian adierazitako dokumentazioa ez da aurkeztu beharko, baldin eta eskaeran Nafarroako Gobernuko eten digitalaren arloko departamentu eskudunari berariazko baimena ematen bazaio datu hori egiaztatzeko eta kontsultatzeko, baldin eta datu horiek administrazio publiko eskudunen esku badaude eskatutako betekizunak eta baldintzak egiaztatzeko.

6. Eskatzailearen NAN/AIZren fotokopia (Izenarekin atxikitu Identificacion).

7. Familia unitatea osatzen dutenen azken urteko zergen aitortzea (Izenarekin atxikitu IRPF_nombre_apellido1_apellido2 errenta-aitorpena eransten duen pertsonaren izen-abizenei dagokio).

8. Errolda-ziurtagiria (Izenarekin atxikitu Padron).

9. OLH, PZ edo HHEko ikastaroren baten indarreko titulazioa edo horren frogagiria (Izenarekin atxikitu Titulacion_FP, Titulacion_EPA edo Titulacion_CPA dagokionaren arabera).

10. Desgaitasun-ziurtagiria (Izenarekin atxikitu Certificado_discapacidad).

11. Iraupen luzeko langabea izatearen egiaztagiria, dagokionaren arabera (Izenarekin atxikitu Parado_ld).

12. Laguntzen eta dirulaguntzerako ordainketan egunean egotearen ziurtagiria (Izenarekin atxikitu Obligaciones_tributarias).

13. Gizarte-segurantzarekin ordainketetan egunean egotearen ziurtagiria (Izenarekin atxikitu Obligaciones_ss).

Harremanetan jartzeko

Aurrerapen Digitalerako Zerbitzua
Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusia
Cabarceno 6
31621 Sarriguren
Posta elektronikoa: bonodigital@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.