1. Eskaera dokumentua, baldin eta elektronikoki tramitatu ez bada (Izenarekin atxikitu Solicitud).
2. Familia liburuaren kopia. Hau izango ez balitz, ezkondu gabe egotearen edota bere ardurapeko seme-alabak ez izatearen zinpeko adierazpena.
3. Familia-unitatearen kideren bat errenta aitorpena aurkeztearen salbuetsita egon ezkero, ingresuen ardurazpeneko deklarazioa aurkeztu behar da.
4. Telefono-linea edukiz gero eta lehendik dagoen linea aldatzeko eskatuz gero, indarrean dagoen kontratua erantsi behar da zerbitzu horren azken fakturarekin batera (Izenarekin atxikitu Contrato_linea_existente).
5. Hurrengo talden batean egonez gero, zehazten den bidezko egiaztapena bidali behar da:
- OLH, HH edo CEP ikasten ari den ikaslea, kurtsoaren matrikula atxikitu beharko du (Izenarekin atxikitu Matricula_FPB, Matrícula_EPA_ Matrícula_CPA dagokionaren arabera).
- Nafarroako Abentura Digitala kanpainaren Gaitasun Digitaleen ikastaroak egin duten ikasleak: Ziurtatu ahal izateko, ikastaroa egin izanaren ziurtagiria atxikituko da.
- Honako aukera hauetako bat erantsiz egiaztatuko da: (Izenarekin atxikitu Justificante_vg):
- Emakumeak indarkeria jasan zuela adierazten duen epai irmoa, edozein maila jurisdikzionaletakoa.
- Biktima babesteko kautelazko neurriak hartzeko erabakia hartu duen babes agindua edo ebazpen judiziala, indarra duena.
- Fiskaltzaren txostena, indarkeria zantzuak daudela adierazten duena.
- Aginte polizialaren akta, kasuan kasuko emakumea giza salerosketaren biktima dela esateko arrazoizko zantzuak daudela frogatzen duena, sexu esplotaziora bideratutako emakumeen salerosketaren kasuetan.
- Administrazio publiko eskudunaren gizarte eta/edo osasun zerbitzuen ziurtagiria eta/edo txostena.
- Administrazio publiko eskudunaren harrera zerbitzuen ziurtagiria eta/edo txostena.
- Lan Ikuskaritzaren eta Gizarte Segurantzaren txostena, lan esparruan gertatzen diren sexu jazarpenaren edo sexuan oinarritutako jazarpenaren kasuetan.
- Ama-bakarreko familiak: Ziurtatu ahal izateko, ama-bakarreko familiaren txartela atxikituko da (Gurasobakar_familia izenarekin atxikitu).
Jarraian adierazitako dokumentazioa ez da aurkeztu beharko, baldin eta eskaeran Nafarroako Gobernuko eten digitalaren arloko departamentu eskudunari berariazko baimena ematen bazaio datu hori egiaztatzeko eta kontsultatzeko, baldin eta datu horiek administrazio publiko eskudunen esku badaude eskatutako betekizunak eta baldintzak egiaztatzeko.
6. Eskatzailearen NAN/AIZren fotokopia (Izenarekin atxikitu Identificacion).
7. Familia unitatea osatzen dutenen azken urteko zergen aitortzea (Izenarekin atxikitu IRPF_nombre_apellido1_apellido2 errenta-aitorpena eransten duen pertsonaren izen-abizenei dagokio).
8. Errolda-ziurtagiria (Izenarekin atxikitu Padron).
9. OLH, PZ edo HHEko ikastaroren baten indarreko titulazioa edo horren frogagiria (Izenarekin atxikitu Titulacion_FP, Titulacion_EPA edo Titulacion_CPA dagokionaren arabera).
10. Desgaitasun-ziurtagiria (Izenarekin atxikitu Certificado_discapacidad).
11. Iraupen luzeko langabea izatearen egiaztagiria, dagokionaren arabera (Izenarekin atxikitu Parado_ld).
12. Laguntzen eta dirulaguntzerako ordainketan egunean egotearen ziurtagiria (Izenarekin atxikitu Obligaciones_tributarias).
13. Gizarte-segurantzarekin ordainketetan egunean egotearen ziurtagiria (Izenarekin atxikitu Obligaciones_ss).