Tokiko ekintza-taldeentzako dirulaguntza, 2025eko emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatu eta sustatzeko proiektuak garatzeko

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Foru Komunitatean legez eratutako Tokiko Ekintza Taldeak, oinarri hauetako baldintzak betetzen badituzte.

Deialdiak emakumeen eta gizonen berdintasunerako proiektuak diruz laguntzen ditu.

Programatutako iharduerak gauzatzeko eta ordaintzeko epea 2024ko azaroaren 1etik 2025eko urriaren 31era bitartekoa da. Hiru partaidetza-modalitate daude (erakunde bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du dagokion modalitatean):

  • A modalitatea:

Nafarroako toki ekintzako taldeek garatutako proiektuak, berdintasunerako agente lanposturako lanaldi osoko pertsona bat kontratatua edo plantillan dutenak eta Nafarroako Berdintasun Institutuaren aldetik dirulaguntzarik jasotzen ez dutenak.

  • B modalitatea:

Nafarroako toki ekintzako taldeek garatutako proeiktuak, lanaldi osorako kontratatuta edo plantillan berdintasun agentea dutenak eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren dirulaguntza jasotzen dutenak.

  • C modalitatea:

Nafarroako toki ekintzako taldeek garatutako proeiktuak, kontratatuta ez dauzkatenak edo plantillan lanaldi osoko berdintasun agentea dutenak.

  • Dagokien modalitateko proiektuaren barruan, Zaiketen Aldeko Tokiko Ituna sinatuta duten tokiko ekintza-taldeek zenbateko bat eskuratu ahal izango dute harekin lotutako ekintzak finantzatzeko.

Proiektu bakoitzeko diruz lagundu beharreko zenbatekoak, aurkeztutako proiektu osoaren kostua edozein dela ere:

  • A modalitatea: 14.000 euro gehienez
  • B modalitatea: 8.000 euro gehienez
  • C modalitatea: 3.000 euro gehienez
  • Zainketen Itunen zenbatekoa: 4.000 euro gehienez

Eskaera-fasean nahitaez aurkeztu beharreko dokumentazioa

Horretarako diseinatutako ereduetan aurkeztu behar da nahitaez. Eredu horiek fitxa honetan  eskuratu ahal izango dira:

Oinarri arautzaileetan aurreikusitakoaren araberako bestelako dokumentazioa (ikus 6. oinarria).

Dirulaguntza eman ondoren:

Dirulaguntza emateko ebazpena eman eta hilabeteko epean, gardentasun-dokumentazioa aurkeztu beharko da: dirulaguntza emateko ebazpena eman ondoren, beste botoi bat jarriko da deialdiaren fitxan, adierazpen horren kudeaketa izapidetzeko.
 

Justifikazio dokumentazioa:

2025eko azaroaren 5a baino lehen:

Oinarri arautzaileetan aurreikusitakoaren araberako bestelako dokumentazioa (ikus 11.3 oinarria).

Logoak proba dokumentaletan sartzeko.

 80E/2025 Ebazpena, dirulaguntzen deialdia onesten duena.

Tramitazioa

Epea: 25/08/06 - 25/11/05

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

334E/2025 Ebazpena, deialdia ebazten duena (argitalpen-data: 2025/05/22).

Harremanetan jartzeko

Instituto Navarro para la Igualdad / Nafarroako Berdintasunerako Institutua
Alondegi kalea, 1, 2. solairua
31002 Iruña
Telefonoa: 848 421 588
Posta elektronikoa: subdireccionjuridicaygestioninai@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.