Irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako dirulaguntza, Nafarroan jardunbide errestauratibo komunitarioen proiektuak sustatzeko 2025ean

Judizializatu gabeko gatazkak prebenitzeko eta konpontzeko eta gizarte-kohesioa sustatzeko proiektuak finantzatzen dira

Oinarrizko informazioa

Legez eratutako erakunde juridikoak, irabazi-asmorik ez dutenak eta estatutuetan ezarria dutenak, berariazko helburuen artean, esku-hartze sozialeko lana egitea, proiektua zer modalitaterako eskatzen den, modalitate harekin loturiko esparruan.

Deialdi honetako dirulaguntzen onuradun izateko, entitateek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Legez eratutako pertsona juridikoak izatea, bakoitzaren izaera juridikoaren arabera, eta erregelamenduz dagokien administrazio erregistroan inskribatuta egotea eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
  • Irabazi asmorik ez izatea.
  • Estatutuetan ezarria izatea, berariazko helburuen artean, esku-hartze sozialeko lana egitea, proiektua zer modalitaterako eskatzen den, modalitate harekin loturiko esparruan.
  • Zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean izatea, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari edo haren erakunde autonomoei zorrak ordaintzeko betebeharrak ere.
  • Dirulaguntzak lortzeko aukeraz gabeturik ez egotea ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapenaren ondorioz, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko legeetan edo zergei buruzko lege orokorretan ezarritakoaren arabera.
  • Dirulaguntzen onuraduna izateko gainerako debeku-egoeretan ez egotea, zeinak jasotzen baitira Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak, eta, orobat, diruz laguntzen den jarduerak irauten duen bitartean.

Eskaera egiteko:

Entitate eskatzaile bakoitzak diruz laguntzeko eskaera bakarra aurkez dezake.

Eskaera aurkezteko, Nafarroako Gobernuaren eskabide orokorra erabili beharko da eta agiri hauek ere aurkeztu beharko dira:

  • Proiektuaren eredu ofiziala.
  • Aurrekontuaren eredu ofiziala.
  • Aurkeztu beharreko gainerako agiriak: 
    • Entitatearen estatutuak.
    • Ziurtagiri edo beste frogagiri bat, egiaztatzen duena erakundea erregelamenduz dagokion erregistroan inskribatuta dagoela.
    • Identifikazio fiskaleko txartela.
    • Erantzukizunpeko adierazpena.
    • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak egindako ziurtagiria, Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duena.
    • Nafarroako Gobernuak eta/edo Espainiako Zerga Agentziak egindako ziurtagiria, zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duena.
    • Eskabidea, transferentzia bidez ordaintzeko.
    • Funtsak aurretiaz hornitzeko beharra justifikatzen duen txostena, halakorik behar bada.
    • Gardentasun-betebeharra betetzeko behar den informazioa (aukerakoa da).
    • Haren lekuan, III. eta IV. Eranskinak.
    • Proiektua behar bezala ulertzeko beharrezkotzat jotzen diren agiri grafikoak, teknikoak, ekonomikoak eta bestelakoak. Memoriaren eranskintzat joko dira.

Justifikazioarako:

Dirulaguntza justifikatzeko agiri guztiak.

  • 82/2025 Ebazpena, dirulaguntzen deialdia onesten duena.
  • 4/2023 Foru Legea, justizia errestauratiboari, bitartekaritzari eta jardunbide errestauratibo komunitarioei buruzkoa.
Harremanetan jartzeko

Gizarteratzeko, Bitartekaritzako eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzua
Iratxeko Monasterioa, 22
31011 Iruña
Telefonoak: 848 421 432 / 848 433 543
Posta elektronikoa: justiciarestaurativa@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.