Sorkuntza artistikoko mintegi eta lantegietarako laguntzak 2024ko

Espazio kultural independenteak kudeatzen laguntzea

Oinarrizko informazioa

  • Pertsona fisikoak, Nafarroako Foru Komunitatekoak direnak edo gutxienez 2023ko urtarrilaren 1etik Nafarroako Foru Komunitatean erroldaturik daudenak.
  • Merkataritzako sozietateak, sozietate zibilak, ondasun erkidegoak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereiziko unitate, nortasun juridikorik gabea. Entitate horiek Nafarroako Foru Komunitatean kokatuta egon behar dute eta helbide fiskala bertan izan.

Pertsona eta enpresa eskatzaileek alta emanda egon beharko dute, eskabidea aurkezten duten unean, deialdi honen oinarri arautzaileen 2.2 puntuan zehaztutako jarduera kultural, artistiko edo sortzaileekin lotutako JEZen epigrafeetako batean.

Dirulaguntzaren hartzaileen artetik kanpo utzi dira berariaz:

  • Toki entitateak, beren erakunde autonomoak, eta nagusiki Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren partaidetza duten enpresa publikoak, partzuergoak, fundazioak eta sozietate publikoak.
  • Nafarroako Gobernuaren 2024ko aurrekontuetan partida izenduna duten entitateak.
  • Irabazi-asmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta entitateak, sindikatuak, enpresaburuen elkarteak, lanbide elkargoak eta elkarte profesionalak.

Laguntza ekonomikoa ematea kultura gune independenteak kudeatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoei, baldin eta gune horietan programa bat gauzatzen bada, jarduera sortzaileak etengabe eta modu egonkorrean babesten dituena.

Proiektuak 2023ko azaroaren 1etik 2024ko urriaren 31ra bitartean egin behar dira (bi egunak barne).

Pertsona edo entitate eskatzaile bakoitzak proiektu bakar bat aurkezten ahalko du.Laguntza hauek (30.000 euro gehienez) Vianako Printzea Erakundea - Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2024rako gastu-aurrekontuaren kargura finantzatuko dira. Baimendutako kredituari 10.000 euro gehitu ahal izango zaizkio gehienez.

Diruz lagundutako proiektu bakoitzeko laguntzaren gehieneko zenbatekoa ez da izango 15.000 eurotik gorakoa, ezta onartutako aurrekontuaren % 70etik gorakoa ere.

Behin proiektuak eginda aurrekontu onartuekin, unitate kudeatzaileak banatuko du dirulaguntza proiektuen artean, lehentasun hurrenkerari jarraikiz, dirulaguntzaren zenbatekoa agortu arte.

Eskaera-fasea:

 

Laguntza eman (onuradunak bakarrik):

 

Justifikazioan (onuradunak bakarrik):

Tramitazioa

Epea: 24/06/05 - 24/08/05

Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epealdian entitate onuradunek (pertsona fisikoak ez besteek) gardentasun betebeharraren gaineko adierazpena aurkeztu beharko dute telematika bidez.

Jarraibideak:

Adierazpen honi erantsitako dokumentuek ez dute datu pertsonalik izan behar, ezta eskuz idatzitako sinadurarik ere. Erakunde sortu berrien kasuan, informazioa beren aurrekontuetan edo ekonomia- eta finantza-planean agertzen dena izango da.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

156E/2024 Ebazpena, deialdia ebazten duena (argitalpen-data: 2004/06/06).

Harremanetan jartzeko

Kultur Ekintza Zerbitzua
Estefanía Munárriz Nuin
Telefonoak: 848 42 46 52 / 848 42 46 89
Posta elektronikoa: iniciativacultural@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Ayuda a viveros y fábricas de creación artística

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time