Mendekotasun-egoeraren espedientea autonomia-erkidego batetik bestera bidaltzeko eskaera

Oinarrizko informazioa

  • Beste autonomia-erkidego baten mendekotasun-espedientea duten pertsonak, Nafarroara etorri direnak bizitzera.
  • Balorazioa Nafarroan eskuratu duten pertsonak, beste autonomia-erkidego batera joan direnak bizitzera.

Mendekotasunaren balorazioa eskubide onartua da, eta estatu osoan du balioa. Hala ere, harengatiko prestazioak ezberdinak dira autonomia-erkidego bakoitzean. Horrenbestez, onuraduna beste autonomia-erkidego batera joaten bada bizitzera, mendekotasuna baloratzeko espedientea igorri behar zaio autonomia-erkidego horri.

Prozeduraren urratsak:

  • Nafarroara bizitzera etorri direnentzat. Jatorrizko erkidegoak onuradunaren espedientea Nafarroara igortzen duenean, gutun bat bidaliko zaizu, sistemaren prestazioak eskuratu ahal ditzazun Nafarroan.
  • Beste autonomia-erkidego batera bizitzera joan direnentzat. Espedientea igorriko da Nafarroatik helmugako autonomia-erkidegora, eta izapidea bukatutakoan, gutun baten bidez jakinaraziko zaio onuradunari.
  • Eskabidea
  • Errolda-ziurtagiria, zehaztuta zein egunetan eman zen alta udalerrian.

Horrez gain, “Ordezkariaren datuak” atala bete bada:

  • Legezko ordezkariaren, borondatezko ordezkariaren edo egitezko zaintzailearen NANaren, AIZaren, IFZaren edo IFKaren fotokopia.
  • Legezko ordezkaria bada, ezgaitasun-epaia, legezko ordezkaria izendatzen duena, edo egitezko zaintzailearen ziurtagiria.
  • Egitezko zaintzailearen izendapena edo egitezko zaintzailearen izendapena irakurketa errazean, onuradunaren interesak kudeatzeaz arduratzen denak sinatua.
  • Borondatezko ordezkariaren agiria, ordezkariak eta ordeztuak sinatuta, baldin eta beste norbaiti ahalmena eman nahi bazaio onuradunaren izenean izapidetu dezan mendekotasun-espedientea igortzeko eskaera.

Ez da beharrezkoa izanen eskatutako dokumentazioa aurkeztea jadanik Foru Komunitateko Administrazioaren esku dagoenean. Kasu horretan, eskatzaileek adierazi beharko dute zein espedientetan dagoen dokumentazioa. Halaber, instrukzio-organoak interesdunei eskatzen ahalko die espediente hori identifikatzeko.

1051/2013 Errege Dekretua, zeinaren bidez arautzen baitira Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legean ezarritako prestazioak.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Interesdunaren helbideari dagokion oinarrizko gizarte-zerbitzuaren bidez, osasun-etxearen bidez edo osasun mentaleko zentroaren bidez.

Harremanetan jartzeko

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia
González Tablas kalea, 7
31005 Iruña
Telefonoa: 848 426 900
Posta elektronikoa: consultas.traslados.dependencia@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.