Desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartela eskatzea

Desgaitasuna izan eta mugikortasun urria duten pertsonendako automobilak aparkatzeko txartela agiri publiko bat da, eta haren bidez egiaztatzen da finkatutako baldintzak betetzen dituztenek badutela eskubidea ibilgailuak aparkatzeko irteerako lekutik edo helmugatik ahalik eta hurbilena.

Oinarrizko informazioa

Txartel iraunkorrerako:

  • Desgaitasuna ofizialki aitortua duten pertsona fisikoak:
    • Mugikortasun urria dutenak:
      • Gurpil-aulkia nahitaez erabiltzen badu.
      • Ibiltzeko makila parea nahitaez erabiltzen badu.
      • Ibil badaiteke ere, kontrolatzen zailak diren jokabide oldarkor edo jasangaitzak baditu, garraiobide normalizatuak erabiltzea galarazten dioten desgaitasun psikiko astunak dituelako.
      • Mugikortasun mugak baditu eta mugikortasun urrituko baremoan gutxienez 7 puntu baditu.
    • Begirik onenean 0,1eko ikusmen-zolitasuna edo hori baino txikiagoa izatea zuzenketarekin, edo 10 gradura edo gutxiagora murriztutako ikus-eremua izatea, desgaitasuna baloratzearen arloan eskumena duen unitateak hala erabakita.
  • Desgaitasuna duten 3 urtez beherako adingabeak, mugikortasuna modu larrian mugatzen duten laguntza-produktuak (gurpil-aulki bereziak, arnasgailuak...) etengabe behar dituztenak, aparatu horiek ezinbestekoak direlako haien bizi-funtzioetarako. Egoera hori onartu behar du desgaitasuna baloratzearen arloan eskumena duen unitateak eta egoera hori aitortu behar da desgaitasunaren arloan eskumena duen organoak emandako ebazpenaren bidez.
  • Desgaitasuna izan eta mugikortasuna murriztua duten pertsonen garraio kolektiborako egokitutako ibilgailuen titularrak diren pertsona fisikoak edo juridikoak, baldin eta norberaren autonomia sustatu eta mendekotasuna duten pertsonei laguntzeko gizarte-zerbitzuak ematen badituzte.

Behin-behineko txartelerako:

  • Gaixotasun edo patologia oso larri baten ondorioz mugikortasun urria duten pertsonak, nahiz eta irizpen ofizialik ez izan, baldin eta horrek nabarmen murrizten badu beren adinerako eta gainerako baldintza pertsonaletarako normaltzat jotzen den bizi-itxaropena, eta mugikortasun urria duten pertsonen balorazio-eskaera arrunta garaiz izapidetzea eragozten badu.
  • Pertsona baten alde eta onurarako emandako aparkatzeko txartela bakarra, pertsonala eta besterenezina izanen da, eta titularrak ibilgailu bat gidatzen duenean edo ibilgailuan garraiatzen dutenean soilik erabiliko da.
  • Desgaitasuna izan eta mugikortasuna urria duten pertsonen garraio kolektiborako egokitutako ibilgailuen titularra den pertsona fisiko edo juridikoari emandako aparkatzeko txartela bakarra, pertsonala eta besterenezina izanen da, mugikortasun urriko pertsonen garraio kolektiborako soilik den ibilgailuaren matrikula-zenbaki bati lotuta egonen da, eta ibilgailuak pertsona horiek benetan garraiatzen dituenean bakarrik izanen da eraginkorra.
  • Aparkatzeko txartelak balioko du txartelaren titularrak hura emateko eskatu ziren baldintzak betetzen dituen bitartean.
  • Aparkatzeko txartelaren titularrek 52/2022 Foru Aginduaren 6. eta 7. artikuluetan deskribatutako eskubideak eta betebeharrak izanen dituzte.
  • Mugikortasun edo ikusmen zolitasun murriztua duten pertsona fisikoei emandako aparkatzeko txartel iraunkorrek eta garraio kolektiborako egokitutako ibilgailuetako aparkalekuetako txartelek bost urteko balioa izanen dute. Aparkatzeko behin-behineko txartela gehienez ere sei hilabeterako emanen da eta urtebete luzatzen ahalko da, gehienez ere.

Pertsona fisikoen txartel iraunkorrerako:

  • Eskatzailearen izen-deiturak
  • Nortasuna egiaztatzen duten agiriak
  • Herriko erroldatze-ziurtagiria
  • Lau argazki, karnetekoaren neurrikoak 

Desgaitasuna duten pertsonen garraio kolektiborako pertsona fisikoen edo juridikoen txartel iraunkorrerako:

  • Norberaren autonomia sustatu eta mendekotasuna duten pertsonei laguntzeko gizarte-zerbitzuak ematen dituela dioen egiaztagiria.

Pertsona fisikoen txartel iraunkorrerako:

Txartel iraunkorrerako eskatzen den dokumentazioaz gain, honako hau aurkeztu beharko da:

  • Osasun zerbitzu publikoetako mediku fakultatiboek emandako ziurtagiria, eskatzailearen helbidearen arabera eskumena duten osasun zerbitzuen ikuskaritzak baliozkotua.
  • 1056/2014 Errege Dekretua, desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela emateko eta erabiltzeko oinarrizko baldintzak arautzen dituena.
  • 52/2022 Foru Agindua, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartela arautzen duena Nafarroako Foru Komunitatean.

Tramitazioa

Jarraibideak:

  1. Eskatzaileak edo haren ordezkariak beheko botoia erabiliz eskatu beharko du txartela, edo aurrez aurre, dagokion toki entitatean.
  2. Toki entitateak eskaera tramitatuko du. Beharrezkoa bada, 10 egun balioduneko epea emanen zaio eskatzaileari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko.
  3. Udal eskudunak eskaerari buruzko ebazpena emanen du eta, hala badagokio, txartela inprimatzeko eskatuko du.
  4. Txartela posta arruntez iritsiko da eskaeran adierazitako helbidera.

Tramitatzeko, bide hauetako bat erabili behar da:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Aurrez aurre, eskatzailea erroldatuta dagoen herriko toki entitatean.

Harremanetan jartzeko

Telefonoa: 848 68 30 00
Helbide elektronikoa: tarjetasaparcamiento@navarra.es
Ordutegia:

  • Astelehenetik ostegunera, 8:00etatik 17:30era.
  • Ostiraletan, abenduaren 24an eta 31n, eta uztailean, abuztuan eta irailean, 8:00etatik 15:00etara.

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time