Descárgate la app
Otros derechos discapacidad
Desgaitasuna duten pertsonentzako beste eskubide batzuk
Zerga onurak
PFEZa ordaintzetik salbuesten dira errenta hauek:
a) Gizarte Segurantzaren edo horren ordezko entitateen pentsioak, ezintasun iraunkor absolutuaren edo baliaezintasun handiaren ondorioz. Halaber, Gizarte Segurantzako araubide berezian sartuta ez dauden eta antzeko egoeran dauden profesionalei aitortutako prestazioak.
b) Administrazio publikoek desgaitasunagatik edo baliaezintasunagatik aitortutako pentsioak, baldin eta gorputz-urritasunaren edo urritasun psikikoaren mailak edozein lanpostu betetzeko erabateko ezintasun iraunkorra edo baliaezintasun handia badakar.
c) Gizarte Segurantzak langilearen kargura dagoen eta desgaitasuna duen seme edo alaba bakoitzeko ordaindutako familia-prestazioak, bai eta administrazio publikoetako langile aktiboentzat zein pasiboentzat desgaitasuna duen seme edo alaba bakoitzeko ezarritako familia-laguntza ere.
d) Era berean, edozein lan egiteko ezgaituta dauden pentsioak eta zurztasun-hartzeko pasiboak (hau da, eskubide pasiboen titularraren 21 urtetik beherako seme-alabak, bai eta adin hori bete aurretik edo titularra hil aurretik edozein lan egiteko ezgaituta daudenak ere), Gizarte Segurantzaren eta klase pasiboen araubide publikoetatik jasotakoak, eta zurztasun-egoeragatiko gainerako prestazio publikoak.
e) Modu berean, salbuetsiak egonen dira norbere konturako langile edo autonomoen Gizarte Segurantzako araubide berezian txertatu gabeko profesionalei aitorturiko prestazioak -aipatu Gizarte Segurantzako araubide bereziaren ordezko lanak egiten dituzten gizarte-aurreikuspenerako mutualitateen prestazioak badira-, betiere, aurreko bi lerroaldeetan aurreikusi diren egoera berberetarako prestazioak badira, hots, Gizarte Segurantzak aipatu araubide berezian txertatutako profesionalentzat aurreikusitakoak. Hauxe izanen da salbuetsitako kopuruaren muga: Gizarte Segurantzak dagokion kontzeptuarengatik onartzen duen gehieneko prestazioaren zenbatekoa. Mugaz gaindikoa lanaren etekintzat zergapetuko da, eta, Gizarte Segurantzaren prestazioak lehen aipatutako mutualitateenekin batera gertatuz gero, lanaren etekina azken horietan gertatu dela ulertuko da.
f) Gizarte Zerbitzuen arloko banakako eta familiako prestazio eta laguntzak arautzen dituen ekainaren 28ko 168/1990 Foru Dekretuan araututako prestazio ekonomikoak ere kargarik gabe daude, hala nola oinarrizko errenta, aparteko laguntzak, familia eta gizarte integraziorako laguntzak, laguntza espezializaturako laguntzak, umezurztegiko pertsonentzat eta beste batzuk.
g) 1936-1939 gerraren ondorioz lesioak edo mutilazioak jasan zituzten pertsonen alde aitortutako pentsioak.
h) Foru Komunitateko Administrazioak desgaitasuna duten pertsonei ematen dizkien laguntzak, erabilera partikularreko ibilgailu motordunak erosteko edo egokitzeko.
i) Hirurogeita bost urteko edo hortik gorako pertsonak, desgaitasuna duten pertsonak edo babesik gabe dauden adingabeak hartzeko edo egoitza edo eguneko zentro batera eramatearen gastua finantzatzeko erakunde publikoek emandako dirua. Era berean, erakunde publikoetatik jasotako zenbatekoak, mendetasun-egoeran dauden pertsonei etxean bertan arreta pertsonala emateko beharrezkoak diren zainketak lortzen laguntzeko.
PFEZaren kuotaren kenkariak ohiko etxebizitzan inbertitzeagatik, honako baldintza hauekin
Kenkaria aplikatzeko eskubidea sortuko da subjektu pasiboaren ohiko etxebizitzan Egokitze obrak eta instalazioak, egokitze obrak eta instalazioak egiteagatik, baldin eta desgaitasuna duen pertsona bada subjektu pasiboa bera, bere ezkontidea edo bikote egonkorreko kidea, edo berarekin bizi den ahaideren bat, zuzenekoa nahiz albokoa, odolkidetasunezkoa nahiz ezkontza bidezkoa, hirugarren gradura bitarte, hori barne.
Etxebizitzan aurreko paragrafoan aipaturiko pertsonetatik edozeinek bizi beharko du, jabe, errentari, azpierrentari nahiz usufruktudun izan.
Ulertuko da etxebizitza aldatzeak eskatzen duen egoera dela aurreko etxebizitza desgaitasuna.
PFEZaren kuotaren kenkariak lanagatik
65 urtetik beheitikoak
- 972 euro urtean subjektu pasibo bakoitzagatik, oro har.
- 1.660 euro urtean, desgaitua bada eta % 33ko edo gehiagoko eta % 65eko baino txikiagoko minusbaliotasun-maila egiaztatzen badu.
- 3.447 euro, minusbaliotasun-gradua % 65ekoa edo handiagoa denean.
65 urte edo hortik goitikoak
- 1.209 euro urtean subjektu pasibo bakoitzeko.
- 1.897 euro urtean, desgaitua bada eta % 33ko edo gehiagoko eta % 65eko baino txikiagoko minusbaliotasun-maila egiaztatzen badu.
- 3.684 euro, minusbaliotasun-gradua % 65ekoa edo handiagoa denean
75 urtekoak edo hortik goitikoak
- 1.497 euro urtean subjektu pasibo bakoitzeko.
- 2.185 euro urtean, desgaitua bada eta % 33ko edo gehiagoko eta % 65eko baino txikiagoko minusbaliotasun-maila egiaztatzen badu.
- 3.972 euro, minusbaliotasun-gradua % 65ekoa edo handiagoa denean.
Araubide fiskal berezia aplikatzea desgaitasuna duten pertsonen ondare babestuari egindako ekarpenetarako
Ekarpen horiek azaroaren 18ko 41/2003 Legean18ko 41/2003 araututako desgaitasuna duten pertsonen ondare babestuari buruzkoak dira.
Desgaitasuna duten pertsonen ondare babestua ondasun eta eskubideen multzoa da, desgaitasuna duen pertsonaren alde eratua, eta haren bizi-premiak asetzea du berariazko helburua. Ondare hori osatzen duten ondasunak eta eskubideak titular-onuradunaren gainerako ondare pertsonaletik isolatzen dira, eta administrazio- eta gainbegiratze-araubide espezifiko eta babestu baten pean jartzen dira.
Familiek etorkizuna prestatzeko epe luzerako aurreikuspena egin ahal izateko pentsatutako erregimena da, ohikoa baita gurasoak lehenago hiltzea.
Baliabide ekonomikoek (ondasun eta eskubideak) bereziki babestutako ondare-masa osatzen dute; berariazko administrazio-arauak ditu, gainberatzen dira eta, bereziki, zerga-abantailak ditu.
Hala, zerga-betebeharrari aurre egin behar dion subjektu pasiboa edo pertsona desgaitasuna duen pertsona bada, ekarpen horiek lan-etekintzat hartuko dira (lan-kontratu baten ondoriozko ordainsaria) muga hauekin: urtean ekarpen-egile bakoitzeko 10.000 euro arte eta urtean 24.250 euro arte, bere osotasunean.
Hala ere, ondorio askotarako errenta-adierazle publikoaren kopurua (OAEAP) halako hiru baino gehiago denean, etekin horiek ondare babestuaren titularra den eta desgaitasuna duen pertsonaren zerga-oinarrian sartuko dira, haren baturaren eta, hala badagokio, errenta gisa jasotako prestazioen zenbatekoan.
Desgaitasuna duen pertsona baten ondare babestuari egindako ekarpenek, baldin eta pertsona horiek ahaidetasun-harremana badute lerro zuzenean, gradu-mugarik gabe edo hirugarren gradura arte (hori barne), bai eta desgaituaren ezkontideak edo tutoretza-, abegi- edo umeordetze-erregimenean haren ardurapean daudenek egindako ekarpenek ere, eskubidea izanen dute ekarpen-egilearen zerga-oinarria murrizteko, urteko gehieneko muga 10.000 eurokoa izanik. Ondare babestu bakoitzari diru-ekarle guztien artean egindako ekarpenei dagozkien kenkariak, urtean, ezin dira 24.250 eurotik gorakoak izan. Kopuru hori gaindituz gero, ekarpen bakoitzari dagokion kenkaria gutxitu beharko da, modu proportzionalean.
BEZaren murrizketa
% 4ko tasa aplikatuko da eragiketa hauetan:
a) 339/1990 339 /1990 Legegintzako Errege Dekretuaren I eranskinaren 20. zenbakian aipatzen diren mugikortasun urriko pertsonentzako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuaren II. eranskinaren A letran emandako idazketan, Ibilgailuen eta gurpil-aulkien araudi orokorra onartzen duena, desgaitasunen bat duten pertsonek soilik erabiltzeko.
(Mugikortasun urriko pertsonentzako ibilgailua: Gehienez 350 kg-ko tara eta 45 k/h-rainoko abiadura lauan duten ibilgailuak).
b) Gurpil-aulkian desgaitasunak dituztenak garraiatzeko autotaxi edo autoturismo berezi gisa erabiltzekoak diren ibilgailuak, dela zuzenean, dela aldez aurretik egokiturik, hala nola ibilgailu motordunak, aldez aurretik egokiturik edo gabe, mugikortasun murriztua duten edo gurpil-aulkian ibili beharra duten minusbaliatuak garraiatzen ibiltzeko direnak, kontuan izan gabe haien gidaria nor den.
c) Desgaitasuna duten pertsonentzako protesiak, ortesiak eta barne-inplanteak.
d) Mugikortasun urriko pertsonentzako ibilgailuak eta desgaitasuna duten pertsonentzako gurpil-aulkiak konpontzeko zerbitzuak, a) atalean jasotakoak, eta desgaitasuna duten pertsonentzako autotaxiak eta autoturismoak eta ibilgailu motordunak egokitzeko zerbitzuak, horien gidaria edozein dela ere.
Ibilgailuaren matrikulazio-zergaren salbuespena
Desgaitasuna duten pertsonen izenean matrikulatutako ibilgailu automobilak soilik erabiltzeko, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badira:
1. Gutxienez lau urte igaro izana beste ibilgailu bat antzeko baldintzetan matrikulatu zenetik. Nolanahi ere, baldintza hori ez da eskatuko erabateko hondamenaren kasuetan, behar bezala frogatzen denean.
2. Gero “Inter vivos” egintzen bidez ez eskualdatzea, matrikulatu eta ondoko lau urteko epean.
Zirkulazio Zergaren salbuespena
Zirkulazioaren gaineko Zergatik salbuetsita egonen dira desgaitasuna duten pertsonak, baldin eta ibilgailua gidatzeko bereziki egokituta badago, 12 zaldi fiskal baino gehiago ez baditu, eta gidabaimena duen pertsona desgaituaren jabetzakoa bada eta soilik erabiltzeko bada.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazu dagokion udaletxera.
Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga
Subjektu pasibo ezinduari: oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari atxikitako diruzkoa ez den ekarpenaren zatiari foru lege honen 42. artikuluan ezarritakoa aplikatuko zaio, balioa eta eskuratze-data kalkulatzeko.
Eskuratzailearentzat lan etekinen izaera duen ekarpenen zatia ez da Oinordekotzen eta Dohaintzen gaineko zergaren menpe egonen.
Garraioa
Aparkaleku txartela
Garraio kolektiboak erabiltzeko mugitzeko zailtasunak aitortu zaizkien pertsonak aparkatzeko txartelaren onuradun dira. Hori lortzeko, aurrez aurre eskatu behar duzu erroldatuta zauden udalerriko udaletxean, edo Internet bidez eskatu esteka honen bidez. Udalak baimena ematea erabakitzen badu, Gizarte Eskubideen Departamentuari jakinaraziko dio, edita eta horni dezan. Sailak zure etxera bidaliko dizu posta arruntez, erabiltzeko baldintzen laburpenarekin batera.
Txartel horrek 5 urteko indarraldia du, eta, beraz, mugaegunean berritu beharko da.
- Urritasuna duten pertsonendako erreserbatutako aparkalekuetan.
- Eremu urdineko edozein aparkalekutan, tiketa hartu beharrik gabe.
- Zamalanetan, noizean behin eta denbora mugaturako
- Bertako bizilagunendako zirkulazioa mugaturik duten bide, eremu nahiz guneetan, baldin eta aipatutako eremu horren barnean dagoen toki batera badoaz.
- Aparkaleku-plaza erreserbatu bat eskatzen ahalko duzu etxetik, lantokitik edo ikasketa-lekutik gertu.
Gogorarazi behar da titularrak bakarrik duela txartela erabiltzeko eskubidea, iraungitze-data duela (bost urte), eta ikusteko moduan egon behar duela ibilgailuaren aurreko panelean, datu guztiak agerian utzita.
Txartelak Europar Batasun osoan balio badu ere, hiri bakoitzak bere araudia ezartzen du, eta, beraz, beste udalerri batera bazoaz, jarraitu beharreko arauen berri jaso beharko duzu.
Gogoratu aparkalekuak ongi erabili behar direla. Aldi baterako espazio bat dira, eta ez aparkaleku partikular bat.
Urritasunak eta mugikortasun murriztua dituzten pertsonendako garraio kolektiboko ibilgailuek ere eskatzen ahal dute aparkatzeko txartela.
Taxi bonua
Taxi-bonua
Bonotaxi programak mugitzeko desgaitasun larria duten pertsonen independentzia eta autonomia sustatzen ditu, eta aukera ematen die euren hirian taxiz doan joateko. Zerbitzu honek ohiko joan-etorriak errazten ditu (medikuara, lanera edo ikastetxeetara joateko) eta beste norbaiten mende ez egoteko aukera ematen die.
Udal bakoitzaren eskumena da laguntza hau onestea eta arautzea. Gaur egun, udal hauek eskaintzen dute taxi-bonua: Iruña, Burlata, Antsoain, Berriozar, Atarrabia, Eguesibar, Zizur Nagusia, Barañain eta Tutera.
Iruñeko Udalak zerbitzu honetarako ematen duen dirulaguntza COCEMFE Navarrak kudeatzen du. (Gehiako jakitekoazio sakatu emen)
Laguntza teknikoak (Gurutze Gorria)
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkiak, ibilgailuak, garabiak, etab. lor ditzakete aldi baterako, doan ematen dituzten hainbat elkarteri esker, Gurutze Gorriari adibidez. (Informazio gehiago)
RENFEren txartel urrekara
Bidaietan % 25etik 40ra bitarteko deskontuak lortzen dituzte onuradunek, hau da, 18 urtetik gora dituzten pentsiodunek, ezintasun fisiko edo psikiko iraunkorra, osoa, erabatekoa edo baliaezintasun handia formalki aitortua dutenek, bai eta % 65eko edo hortik gorako desgaitasun-maila dutenek ere. Azken horiei "ETA LAGUNTZAILEA" jartzen duen txartela emanen zaie; hari esker, haiekin bidaiatzen duenak ere deskontu bera izanen du. Txartel urrekara, urtebetekoa, Renfeko geltokietan, salmenta-bulegoetan eta bidaia agentzietan eskuratzen ahal da. (Informazio gehiago).
Deskontuak garraio publikoan
% 65eko edo gehiagoko desgaitasuna, Baliaezintasun Absolutua edo Baliaezintasun Handia duten pertsonek, 5 eta 65 urte bitartekoek, E tarifa berezirako txartel pertsonalizatua izateko eskubidea dute, eta tarifa horretatik kanpo geratzen da Ezintasun Iraunkor Osoa.
(Informazio gehiago)
Hegaldietara joatea eta tarifaren % 50eko murrizketa
Aenak doako laguntza-zerbitzua eskaintzen die ezintasuna edo mugikortasun murriztua duten pertsonei aireportu guztietan, gurpil-aulkiak eta laguntzaileak bezalako laguntzak eskainiz. Zerbitzu hori aire-konpainiaren bidez, Aenaren webgunean edo (+34) 91 321 10 00 informazio-zerbitzuan eska daiteke.
Desgaitasuna duten pertsonek % 50eko deskontua izateko eskubidea dute aireko pasabideetan, baldin eta Desgaitasuna duen Pertsona Integratzeko Kontseilu Nazionalaren (CONADIS) erregistroan inskribatuta badaude.
Etxebizitza
Etxebizitza babestuen erreserba
Sustapen berri bakoitzeko etxebizitza babestuen % 3 desgaitasuna duten pertsonentzat gordetzea.
Informazio gehiago
Elektrizitateko bonu soziala
60 urte edo gehiago dituzten hornidura-puntu baten titularrek gizarte-bonorako eskubidea izanen dute, baldin eta egiaztatzen badute erretiroagatik, ezintasun iraunkorragatik edo alarguntasunagatik Gizarte Segurantzaren sistemako pentsiodunak direla, eta pentsio mota horietarako indarrean dauden gutxieneko zenbatekoak jasotzen badituzte, beren kargura ezkontidea duten titularrei edo pertsona bakarreko unitate ekonomiko batean bizi diren ezkontiderik gabeko titularrei dagokienez. Eskubide hori dute, halaber, iraungitako Zahartzaroko eta Baliaezintasuneko Nahitaezko Aseguruko pentsioen eta 60 urtetik gorako erretiro- eta baliaezintasun-pentsio ez-kontributiboen onuradunek. Eskatzaileek ohiko etxebizitzan 3 kW baino potentzia elektriko gutxiago eduki beharko dute, eta azken baliabideko tarifaren onuradun izan.
Hasi hemen zure tramitazioa
Informazio gehiago
Ur-hornidurako tarifa soziala
Iruñerriko Mankomunitateak premia ekonomiko berezian diren pentsiodunei edo errenta-hartzaileei eskaintzen dien kuota berezia da, ur-hornidurari lotua: zenbateko guztien %10 baizik ez dute ordaintzen.
Informazio gehiago
Gizarte Segurantza
Minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeak zaintzeko prestazio ekonomikoa
Sorospen baten antzeko prestazioa da, eta haren helburua da langileek beren lanaldia murriztu behar izatean (eta, ondorioz, soldatak murriztu behar izatean) izaten duten diru-sarreren galera konpentsatzea, ospitaleratuta dauden bitartean eta gaixotasunaren tratamendu jarraituan seme-alabak edo adingabeak zuzenean, etengabe eta modu iraunkorrean zaintzeko beharrak eraginda. Sorospena, beraz, lanaldiaren benetako murrizketaren eta murrizketa hori langileek egiten duten inguruabarren araberakoa da.
Eskabidea, eskatutako dokumentuekin batera, interesdunak helbidea duen erakunde kudeatzailearen probintzia-zuzendaritzari edo dagokion lan-istripuen eta lanbide-gaixotasunen mutualitateari bidaliko zaio.
- Prestazioa eman daitekeen gaixotasunen zerrenda
- Testu osorako sarbidea (1148/2011 Errege Dekretua, uztailaren 29koa)
Familia prestazioa, semea edo alaba bere gain hartzeagatik
Esleipen ekonomikoa, onuradunaren kargura dauden % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duen 18 urtez beherako seme edo alaba bakoitzagatik, edo 18 urtez gorako seme-alaba bakoitzagatik, desgaitasun-gradua % 65ekoa edo hortik gorakoa denean, filiazioaren legezko izaera edozein izanik ere, baita betebehar berak betetzen dituzten adingabeenak ere, baldin eta familia-harrera iraunkorreko erregimenean edo adopzio-helburuko zaintzan badaude.
Enplegua
Desgaitasuna duten langileen alde enplegua sustatzeko neurri horiek hartzeko eskubidea sortzeko gutxieneko desgaitasun-maila % 33koa edo handiagoa izan beharko da.
Enplegu eskaera
Enplegu-eskaerako erregistro berezia
Nafarroako Administrazioaren enplegu-bulegoetan erregistro berezi bat ezartzen da desgaitasuna duten pertsonen enplegu-eskatzaileentzat.
Enplegu publikoa eskuratzea
- Oposizioetan plazen % 5 erreserbatzea % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonentzat, betiere hautaprobak gainditzen badituzte eta, dagokionean, adierazitako desgaitasun-maila eta zereginak eta eginkizunak betetzearekin bateragarria dela egiaztatzen badute.
- Hautaprobetan egokitzapenak eginen dira, denbora eta baliabideak kontuan hartuta, behar duten pertsona desgaituei berdintasun-baldintzetan parte hartzen dutela ziurtatzeko. Egokitzapen horiek oposizioaren inskripzioan eskatzen dira.
Enplegu arrunta
Erreserba kuota
50 langile edo gehiago dituzten enpresa publiko eta pribatuetan gutxienez langileen ehuneko 2k desgaitasuna izan beharko dute. Lehen aipatutako zenbaketa dagokion enpresaren plantilla osoaren gainean eginen da, edozein dela ere enpresaren lantoki kopurua eta edozein dela ere enpresako langileak lotzen dituen lan-kontratazioaren modua.
Neurri alternatiboak
- Enpresa horiek neurri hauek har ditzakete erreserba-kuotaren ordez:
- Merkataritzako kontratu bat edo kontratu zibil bat egitea enplegu-zentro berezi batekin edo desgaitasuna duen langile autonomo batekin, enpresaren jarduera normaltasunez garatzeko beharrezkoak diren lehengaiez, makineriaz, ekipamendu-ondasunez edo beste edozein motatako ondasunez hornitzeko.
- Merkataritzako kontratu bat edo kontratu zibil bat egitea enplegu-zentro berezi batekin edo desgaitasuna duen langile autonomo batekin, enpresaren ohiko jardueratik kanpoko zerbitzuak eta osagarriak emateko.
- Diru-dohaintzak edo -babesak egitea, laneratzeko jarduerak garatzeko.
- Lan-enklabe bat eratzea, enplegu-zentro berezi batekin dagokion kontratua sinatu ondoren, desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko neurri gisa lan-enklabeak arautzen dituen Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.
Lan-enklabeak:
Lan-enklabetzat hartzen da lan-merkatu arrunteko enpresa baten eta enplegu-zentro berezi (EZB) baten arteko kontratua, EZBko langileak enpresaren lantokira joaten diren obrak edo zerbitzuak egiteko.
Iraupena 3 hilabetekoa izanen da, eta gehienez 3 urtekoa (6 urtera arte luza daiteke).
-Langile horiek EZB bateko langile desgaituen plantillakoak dira.
-Enklabeko langileen % 60k, gutxienez, zailtasun bereziak izanen dituzte lan-merkatu arruntean sartzeko.
Erretiroa aurreratzea
Erretiro-pentsioa jaso ahal izateko eskatzen den 15 urteko gutxieneko kotizazio-aldia gutxienez lan egin duten besteren konturako eta norberaren konturako langileek, baldin eta aldi horretan egiaztatutako ehuneko 45eko edo gehiagoko desgaitasuna badute, erretiroa berrogeita hamazortzi urtera aurreratzen ahalko dute.
Desgaitasuna Nafarroan egiaztatuko da, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziaren ziurtagiriaren bidez.
Benetan lan egindako denbora zenbatzeko, lanera ez joandako denbora guztiak deskontatuko dira, honako hauek izan ezik:
-Gaixotasun arrunt edo profesionalagatiko edo istripuagatiko baja medikoa, lanekoa izan edo ez.
-Amatasunagatik, aitatasunagatik, adopzioagatik, harreragatik, haurdunaldiko arriskuagatik edo edoskitzaro naturaleko arriskuagatik lan-kontratua etetea dakartenak.
-Lansaria jasotzeko eskubidearekin lanera ez etortzea.
Erretiroa eskatu ahal izateko, lanean edo antzeko egoeran egon behar da.
Hezkuntza
Unibertsitate-ikasketetara berdintasun-baldintzetan sartzea
Graduko unibertsitate-ikasketa ofizialetan berdintasun-baldintzetan sartzeko baldintzak eta Espainiako unibertsitate publikoetan onartzeko prozedurak arautzen dituen azaroaren 14ko 1892/2008 Errege Dekretuaren arabera, batzorde antolatzaileek, hezkuntza-administrazioek autonomia-erkidego bakoitzean ezartzen duten sarbide-probaren araudi espezifikoarekin bat etorriz, neurri egokiak ezarriko dituzte desgaitasunen bat duten ikasleek egin ahal izatea bermatzeko, fase orokorrean eta espezifikoan, berdintasun-baldintza egokietan.
Neurri horiek honako hauek izan daitezke: denborak egokitzea, azterketa-eredu bereziak egitea eta ikaslearen esku jartzea sarbide-proba egiteko behar dituen baliabide materialak eta giza baliabideak, laguntzak eta laguntza teknikoak, bai eta informazioaren eskuragarritasuna eta prozesuen komunikazioa eta proba egiten den esparru edo espazio fisikoa bermatzea ere. Nolanahi ere, neurri horiek ezartzeko, batxilergoan egindako curriculum-egokitzapenak hartuko dira oinarri, eta horiei buruzko informazioa behar bezala emanen dute Orientabide Zerbitzuek.
Epaimahai kalifikatzaileek hezkuntza-administrazioetako organo tekniko eskudunen txostenak eta lankidetza eskatzen ahalko dituzte, bai eta desgaitasuna duten ikasleek batxilergoa ikasi duten ikastetxeena ere.
Desgaitasunen bat duten 25 urtetik gorako hautagaientzat, baldin eta sarbide-proba egin behar badute eta izena emateko unean behar bezala justifikatzen badute sarbide-proba ohiko baliabideekin egitea eragozten dien desgaitasunen bat dutela, aurreko paragrafoetan xedatutakoa aplikatuko da. Araudi berari jarraituko zaio 45 urtetik gorako hautagaientzat.
Unibertsitateetan plazak erreserbatzea
Azaroaren 14ko 1892/2008 Errege Dekretuak, graduko unibertsitate-ikasketa ofizialak berdintasun-baldintzetan egiteko baldintzak eta Espainiako unibertsitate publikoetan onartzeko prozedurak arautzen dituenak, ezarritakoaren arabera, plazen 100eko 5 gordeko da 100eko 33ko desgaitasun-maila edo handiagoa aitortuta duten ikasleentzat, baita desgaitasun-egoera pertsonalei lotutako hezkuntza-premia berezi iraunkorrak dituzten ikasleentzat ere, baldin eta aurreko eskolatzean hezkuntza-normalkuntzarako baliabideak eta laguntzak behar izan badituzte.
Desgaitasuna baloratzeko ziurtagiria, irizpena edo prozedura interesdunaren jatorrizko autonomia-erkidego bakoitzeko organo eskudunak eginen du.
Hala ere, ezohiko fasean titulazio eta zentro bat eskaintzen ez denean, plaza guztiak fase arruntean bete direlako, baina erreserba-kupo honetako plazaren bat edo batzuk ohiko fasean metatu zirenean eskatzaile nahikorik ez egoteagatik, unibertsitateek plazak handitzen ahalko dituzte, 100eko 5era arte, ezohiko fasean parte hartzen duten ikasle desgaituak sar daitezen.
Unibertsitateetan tasak ordaintzetik salbuestea
100eko 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten ikasleek ez dute tasa eta prezio publikorik ordaindu beharko unibertsitate-titulua lortzeko ikasketetan.