Solaskide 2024-2025 programa hezigarria

Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako A, B eta D ereduetako Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleen euskaraz hitz egiteko gaitasunaren garapena indartzeko programaren 2024-2025 ikasturteko bigarren deialdia

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako A, B eta D ereduetako Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleei zuzenduta dago.

Ahozko adierazpena indartzeko jarduerak egingo dira, euskararen ahozko erabilera baloratzeko eta ikasleen adierazpen-gaitasuna hobetzeko. Halaber, Nafarroako Gobernuko Euskararen Gaitasun Titulua (EGA) edo hizkuntzaren ezagutza-maila egiaztatzeko beste proba batzuk prestatzeko jarduerak ere bai, curriculum-jarduera interesgarriak izan arren irakaskuntza arautuan ohikoak ez direnak.

Izena emateko galdetegia bete beharko da.

421/2024 Ebazpena, programa onesten duena.

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Euskara Atala
Santo Domingo z/g
31001 Iruña
Telefonoa: 848 428 815
Posta elektronikoa: euskaraatala@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.