Familia Berriz Elkartzeko eta Migrazio Dolurako Zerbitzua

Zerbitzu espezializatua da, migrazio-doluan eta familia berriz elkartzeko prozesuetan direnekin bidelagun aritzeko. Bidelaguntza prozesuaren une guztietan eskaintzen da, bai familia berriz elkartu aurretik, baita ondoren ere.

English version    /   Version française    /   النسخة العربية

Oinarrizko informazioa

  • Guraso eta legezko tutore migratuak, jatorrizko herrialdean dauden seme-alabekin harremanei eusten dietenak, eta migrazio-proiektuaren barruan familia berriz elkartzea dutenak.
  • Berriz elkartzeko prozesuan dauden familiak, berrelkartzea gertatu eta gero.
  • Oztopo emozionalak edo harreman-zailtasunak dituzten familiak, baldin eta oztopo zein arazo horiek zerikusia badute bereizketarekin, berriz elkartzearekin edo bizikidetza berrira egokitzearekin.
  • Familia-bereizte eta -berrelkartze prozesuak bizi izan dituzten haur, nerabe eta gazteak.
  • Egokitzeko, autonomia irabazteko eta sare berriak eraikitzeko prozesuan laguntza behar duten berriz elkartutako familietako emakumeak.
  • Migrazio-doluarekin lotutako zailtasun-egoerak bizi dituzten pertsona eta familiak.

Zer eskaintzen du zerbitzuak?

  • Kasu bakoitzean, hari buruzko informazioa, orientazioa eta balorazioa ematea.
  • Bidelagun aritzea, norbanako, familia eta taldeen alboan.
  • Berrelkartzea gertatu aurreko fasean, familia berriz elkartzeko prozesua prestatzea.
  • Berriz elkartu ondoren, bidelagun aritzea.
  • Babesa eta laguntza ematea familia-loturak berreraiki eta sendotzeko prozesuan.
  • Bidelagun aritzea, migrazio-doluko prozesuetan.
  • Esku hartzea migrazioarekin eta berriz elkartzearekin lotutako oztopo emozional eta harreman-zailtasunen aurrean.
  • Talde-espazioak, nerabeei zuzenduak.
  • Talde-espazioak, gurasoei zuzenduak.
  • Talde-espazioak, berriz elkartutako emakumeei zuzenduak.
  • Taldekako esku-hartzeak familiekin. Familiarteko eta kulturarteko taldea.
  • Bidelagun aritzea familia, hezkuntza- eta gizarte-kidegoak osatzeko prozesuetan.
  • Orientazioa eskaintzea gizarte-, hezkuntza- eta osasun-baliabideen inguruan.
  • Familiaren bidelagun aritzen diren zerbitzu eta profesionalekin koordinatzea.

Esku-hartzea familia bakoitzaren ezaugarri eta beharretara egokitzen du zerbitzuak. Gainera, aholkularitza eta laguntza eskaintzen die gizarte-, hezkuntza-, osasun- eta komunitate-sareko profesionalei, familia berriz elkartzearekin eta migrazio-doluarekin lotutako egoeren aurrean, bai eta herritar guztientzako sentsibilizazioa eta prestakuntza ere.

 

Non ematen da zerbitzua?

Nafarroako lurralde osoan ematen da, betiere eskualde bakoitzaren ezaugarri eta beharretara egokituta.

  • Iruñerria: aurrez aurreko arreta ematen da.
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara (udan bestelako ordutegia izaten ahal da).
  • Nafarroako gainerako eskualdeak: eskariaren arabera eskaintzen da zerbitzua.

 

Nola eskatzen da zerbitzua?

Pertsona eta familia interesdunek zuzenean eska dezakete zerbitzua. Hartarako, hitzordua eskatu behar da (kontsultatu Tramitazio atala).

Zerbitzu hauetako profesionalek bideratuta ere eskura daiteke zerbitzua:

  • Oinarrizko gizarte zerbitzuak eta auzo-unitateak
  • Gizarte zerbitzuetako zentroak
  • Osasun-etxeak eta osasun mentaleko zentroak
  • Ikastetxeak eta orientazio-zerbitzuak
  • Familia Orientazioko Zerbitzua
  • Sexu- eta ugalketa-osasunaren arretarako zentroak
  • Nafarroako Gazteriaren Institutua
  • Gizarte entitateak
  • Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren beste zerbitzu publiko batzuk

Kasuak bideratu dituzten zerbitzuekin koordinatzen gara; hartara, egoera bakoitzaren balorazio konpartitua egiten ahal dugu, eta laguntzarik egokiena eskaini.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Zerbitzua eskuratu ahal izateko, hitzordua eskatu behar da, bide hauetako bat erabiliz:

  • Telefono bidez: 948 239 739 / 673 329 449
  • Posta elektroniko bidez: SERFAM@navarra.es
  • Aurrez aurre (SEI elkartearen egoitza nagusian): Cipriano Olaso kalea, 4, behea. Iruña

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.