Hipoteken eta etxebizitzen alokairuaren arloko aholkularitza eta bitartekaritza zerbitzua

Hipoteka-gatazkei eta alokairuei buruzko bitartekaritza eta informazioa doan

Oinarrizko informazioa

  • Hipotekari aurre egiteko edo etxebizitzaren alokairua ordaintzeko zailtasunak dituzten pertsonak. 
  • Hipoteka-gatazken eta alokairuen arloan zalantzak dituzten pertsonak, maizterra edo alokatzailea izan (alokairuan bizi den pertsona edo etxebizitzaren jabea).

Hipoteka eta alokairuen arloko aholkularitza eta bitartekaritza zerbitzuak bi arreta-mota eskaintzen ditu, pertsona bakoitzak beren ohiko etxebizitzari dagokionean duen egoeraren arabera:

Bitartekaritza-zerbitzua

Arazo ekonomikoak dituzten pertsonekiko bitartekaritza; hots, etxebizitza galtzeko aukera dutenak, hipoteka edo alokairua ordaintzeko ezintasuna izateagatik. Bitartekaritza borondatezko prozesua da, konfidentziala eta ez judiziala, eta helburu hauek ditu:

  • Pertsonaren edo familia-unitatearen egoera ekonomikoa eta soziala aztertzea.
  • Ohiko etxebizitzari eusteko irtenbide errealistak aztertzea.
  • Negoziazioak erraztea egoera itzulezinak saihesteko akordioak lortzearren.

Bitartekaritza eskuratzeko baldintzak:

  • Arriskuan dagoen etxebizitza ohiko bizilekua izatea.
  • Etxebizitza Nafarroan egotea.
  • Aurretik banketxearekin edo etxebizitzaren jabearekin harremanetan jarri izatea akordio bat lortzeko, eta akordio hori ez lortzea.

Informazio- eta aholkularitza-zerbitzua

Hipoteken edo alokairuen arloan orientazioa behar duten pertsonentzat, jabe zein maizterrentzat. Zerbitzuak honako hauek eskaintzen ditu:

  • Etxebizitzen alokairuen arloko aholkularitza juridikoa.
  • Hipoteka-gatazken arloko aholkularitza juridikoa.
  • Interesatuta dauden pertsona guztientzako orientazioa.
  • Etxebizitzarekin loturiko eskubide eta betebeharrei buruzko zalantzak argitzea.

Ez da inolako baldintzarik bete behar informazio- eta aholkularitza-zerbitzua eskuratzeko.

Aholkularitza eta bitartekaritza zerbitzuko langileek hitzordua hartzean adieraziko dute zer-nolako dokumentazioa aurkeztu behar den.

  • 1/2013 Legea, hipoteka-zordunen babesa, zorraren berregituratzea eta alokairu soziala indartzeko neurriei buruzkoa. 
  • 6/2012 Errege Dekretua, baliabiderik gabeko hipoteka-zordunak babesteko premiazko neurriei buruzkoa.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Arreta telefono bidezkoa edo aurrez aurrekoa izan daiteke:

  • Telefono bidez: telefono bidezko arreta jasotzeko, ez da beharrezkoa aurrez hitzordua hartzea, eta, horretarako telefono honetara deitu behar da 09:00etatik 17:00etara: 900 841 648.
  • Aurrez aurre: aurrez aurreko arretarako, aurrez hitzordua hartu behar da telefono-zenbaki berera deituta edo posta elektroniko bat bidalita helbide honetara: mediacion.vivienda@navarra.es.

Gure bulegoa Fuente del Hierro kaleko 23. zenbakian dago, Iruñean.

Harremanetan jartzeko

Etxebizitzako Zuzendaritza Nagusia
Berrikuntza eta Hedapen Zerbitzua

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.