LGTBI+ pertsonei arreta osoa emateko zerbitzua

Kattalingune doako laguntza psikologikoa, soziala, sexu arlokoa eta juridikoa eskaintzen duen zerbitzu publikoa da.

Oinarrizko informazioa

  • Nafarroako LGTBI+ pertsonak eta haien senideak.
  • Kolektiboak eta elkarteak.
  • Profesionalak.
  • Herritarrak, oro har.

Kattalingune LGTBI+ pertsonei arreta osoa emateko Nafarroako Gobernuak eskaintzen duen zerbitzua da.

Zerbitzuan, arreta eskaintzen dute sexologian eta sexu- eta genero-aniztasunean espezializatuta dauden psikologia, gizarte-lan eta zuzenbide arloko profesionalek.

Doako arreta eskaintzen du Nafarroa osoan, Kattalingune zerbitzuak Iruñean, Tuteran, Irurtzunen, Tafallan eta Lizarran dituen egoitzetatik. Hain zuzen, honako zerbitzu hauek ematen dira:

Informazioa, harrera eta akonpainamendu soziala

  • Zerbitzuari eta beste baliabide batzuei buruzko informazioa, orientazioa eta aholkularitza ematen du. 
  • Zerbitzura joandako pertsonaren egoerari buruzko hasierako balorazioa egiten du.
  • Beharrezkoa bada, segimendua egiten du, eta beste zerbitzu eta baliabide batzuetarako laguntza eskaintzen du, izapideen kudeaketa barne.


Arreta soziala eta orientabidea

  • Banakako arreta, informazioa, orientabidea eta baliabideei buruzko aholkularitza eskaintzen ditu.
  • Pertsonarekin jarraitu beharreko banakako arreta-plana diseinatzen du, haren premietara egokituta.
  • Esku-hartze hori bideratu eta koordinatzen du beste baliabide batzuekin, eta, beharrezkoa bada, akonpainamendua eskaintzen du.


Psikologia eta sexu arloko arret

  • Sexu- eta genero-aniztasunari buruzko aholkularitza, orientabidea eta laguntza psiko-sexologikoa eskaintzen ditu. Aniztasuna ulertzeko eta arlo horretan ahalduntzeko tresnak ematen ditu.
  • Premiazkoa bada, esku-hartzea beste baliabide batzuetara bideratu eta haiekin koordinatzen du. 
    Premiazkoa bada, arreta jasotzen duen pertsonaren familiak edo hurbileko pertsonek parte hartzen dute.
  • Erabiltzaileek, senideek edo hurbilekoek elkarri laguntzeko taldeak sor daitezen bultzatzen du.


Arreta juridikoa

  • LGTBI+ eskubideetan eta sexu- edo genero-aniztasunarekin lotutako beste gai juridiko batzuetan espezializatutako aholkularitza eta orientabide juridikoa eskaintzen du.
  • LGTBI+fobia dela-eta izandako eraso edo gorroto-delitu bat salatzeko prozesuen kasuan, informazioa eskaintzen du eta, beharrezkoa bada, akonpainamendua ere bai. Eskura dauden baliabideen berri ere ematen du.
  • Aholkua eta akonpainamendua eskaintzen die sexu-orientabidea, genero-adierazpena nahiz sexu- edo genero-identitatea dela-eta nazioarteko babes-neurriak eskatzen dituztenei.
  • Beharrezkoa denean, Nafarroako Abokatuen Elkargoari jakinarazi eta bideratzen zaio kasua, erabiltzaileak doako justizia-zerbitzuak eskura ditzan.
     

LGTBI+ kolektibo, entitate eta proiektuei zuzendutako arreta

  • Sexu- eta genero-aniztasunari buruzko informazioa eta orientabidea ematen du proiektuak eta/edo jarduerak egiteko, eta, halaber, foru-komunitatean LGTBI+ pertsonen elkarte-sarea sustatzeko.
  • Laguntza, aholkularitza eta koordinazioa eskaintzen da LGTBI+ elkarteekin eta eremu bakoitzeko teknikariekin batera, LGTBI+ eskubideak sustatzeko jarduerak eta programak aurrera eramateko.
  • Orientabidea eta akonpainamendua eskaintzen du LGTBI+ elkarte berriak sortzeko prozesuetan.


Sustapena eta sentsibilizazioa

  • Zerbitzua ezagutzera emateko aurkezpenak egiten ditu, herritarrei, profesionalen sareei eta hainbat esparrutako beste baliabide eta profesional batzuei zuzenduta.
  • Sexu- eta genero-aniztasunari buruzko hedapen- eta sentsibilizazio-programetan parte hartzen du.
  • Laguntza ematen du sexu- eta genero-aniztasunari eta LGTBI+ pertsonen errealitateari buruzko materialak diseinatu eta egiteko.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Zerbitzuarekin posta elektronikoz jar zaitezke harremanetan: kattalingune@kattalingune.org

Arreta-gune eta telefono hauek ere badituzu: 

Iruña

  • Helbidea: Fuente del Hierro kalea 2, behea
  • Telefonoak: 948 229 149 / 667 528 466

Tutera

  • Helbidea: c/ Rúa 33 (Rúa gizarte-etxea)
  • Telefonoa: 617 384 932

Irurtzun

  • Helbidea: San Migel kalea 7 (kultur etxea)
  • Telefonoa: 678 266 865

Tafalla

  • Helbidea: c/ Hortanco, z/g (kultur etxea)
  • Telefonoa: 747 412 772

Lizarra

  • Helbidea: Paseo de la Inmaculada 1 (Lizarrako Udala)
  • Telefonoa: 747 413 786

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Berdintasunerako Institutua
Alondegi kalea 1, 2.a
31002 Iruña
Telefonoa: 848 421 588
Helbide elektronikoa: instituto.navarro.igualdad@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.