Eraikuntzen eraginkortasun energetikoaren ziurtagirien erregistroa

Eraikuntza berrien zein lehenagoko eraikuntzen ziurtagiriak erregistratzeko eta kontsultatzeko aukera ematen du

Oinarrizko informazioa

  • Eraikuntzen sustatzaileak
  • Eraikuntzak edo eraikuntza zatiak - etxebizitzak barne - saldu, erosi edo alokatu nahi dituzten pertsonak edo erakundeak.
  • Eraikuntzen eraginkortasun energetikoaren sektoreko profesionalak
  • Herritarrak, oro har

Eraikuntzen eraginkortasun energetikoaren egiaztagiriak legezko indarra izan dezan, Nafarroako Eraikuntzen eraginkortasun energetikoaren ziurtagirien erregistroan inskribatuta egon beharko du, eta horrek eraikinaren kodearekin dagokion Eraginkortasun energetikoaren etiketa emango du.

Etiketa hori ziurtagiriaren parte izango da eta beti berekin batera joan beharko da. Etiketan jasotako eraikuntza-kodeak aukera emango du, ziurtagirien herri-kontsulten atalean, egiaztatzeko ziurtagiria benetan inskribatuta dagoela eta dagokion titulazioa.

Eraikinaren edo zati baten sustatzailea edo jabea, eraiki berria edo lehendik dagoena, izango da Eraikuntzen eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria abian jartzeaz, edo zati baten, 390/2021 Errege Dekretuak hala eskatzen duen kasuetan. Dokumentazioa zaintzeaz ere arduratuko da.

Erregistrorako ziurtagiria aurkezteko gehienezko epea hilabetekoa izango da, ematen den egunetik aurrera.

Kasu jakin batzuetan aurkeztu beharreko informazioa (ikusi "Deskribapena" atala):

  • Kontsumoko kalifikazio energetikoa A edo B denean, eta amaituriko eraikin berria bada edo salerosiko den eraikina bada, kanpoko kontroleko agentearen adostasun-ziurtagiria eskatuko da. Hemen ikus dezakezu kanpo-kontrol hori egiteko gaitasuna duten agenteen zerrenda. Kanpoko kontrola egitea eskatzen ez bada (eraikina salerosiko ez bada), salbuespen-aitorpenaren eredu hau erantsi beharko da.
  • Dirulaguntzak edo kenkariak eskatzeko beharrezkoa denean, lortutako kalifikazio-aldaketaren erantzukizunpeko adierazpena.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Inskribatu, aldatu, berritu edo deuseztatu ziurtagiriak.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Jarraibideak:

Ziurtagiria kontsultatzeko, sustatzailearen edo jabearen IFZ adierazi behar da. Etiketaren kontsulta librea da.

Jarraibideak:

Eraikinen ziurtapen energetikoak egiteko teknikari eskuduna bazara, hementxe erregistratzen ahal zara, zerbitzuok egiten dituzten profesionalen zerrenda publikoan sartzeko.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

Eraikin baten edo haren zati baten efizientzia energetikoaren ziurtagiria lortu nahi baduzu, erregistro honetan lan hori egiten duten profesionalak aurkitzen ahal dituzu: kontsultatu Erregistroa.

Harremanetan jartzeko

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua
Tomás Caballero Parkea 1, 5. solairua
31005 Iruña
Telefonoa: 848 425 515
Posta elektronikoa: certificacionenergetica@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Registro de certificados de eficiencia energética de edificios

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.