Herritarren parte-hartzearen arloko jardunbide egokien aitortza, Nafarroan egindakoak 2022an eta 2023an

Jardunbide egokiak Nafarroan egin behar izan dira 2022an eta 2023an

Oinarrizko informazioa

Nortasun juridiko propioa duen edozein entitate edo erakundek, multzo hauetako kidea bada:

  • Nafarroako Gobernuko departamentuak
  • Nafarroako toki entitateak banaka edo mankomunatuta
  • Tokiko ekintza taldeak
  • Enpresa publiko nahiz pribatuak irabazi asmoa dutenak edo asmorik gabeak
  • Unibertsitateak eta ikerketa taldeak
  • Ikastetxeak
  • Fundazioak
  • GKEak, herritarren erakunde eta elkarteak
  • Lanbide elkargoak
  • Sindikatuak eta hedabideak

Herritarren parte-hartzearen arloko jardunbide egoki batek honako baldintza hauek betetzen ditu:

  • Aipatutako urteetan bukatu da eta izan dituen emaitzak ebaluatu egin dira.
  • Demokrazia parte-hartzailea hobetzeko ezagutzak eta bitartekoak ematen ditu.
  • Oinarri hauen 3. atalean zehaztutako xedeetakoren bat du.
  • Deialdi honen bigarren oinarrian zehaztutako kalitate irizpideen %60 behintzat betetzen du.
  • 70 puntu lortu ditu, gutxienez.
  • Deialdi honetara aurkeztu eta helburu hauetako batzuk badituzte:
    • Herritarrak indartzea Nafarroako gizartearen arazoei erantzun instituzionalak edo sozialak emateko, herritarrei eskubide gehiago emanda, eta baita demokrazian aritzeko askatasun eta ardura berriak ere.
    • Proposamenak egitea, dinamizatzea eta/edo bermatzea Nafarroako administrazio publikoek esku hartu dezaten; hausnarketa eta ekintza guneak sor daitezen, herritarrak eta gizarte entitateak elkartu eta inplikatzeko ondasun amankomunen defentsan, tokiko eta herrialdeko garapen iraunkorrean eta gure Komunitatearen elkarbizitzaren hobekuntzan.
    • Gobernantza eta kalitate demokratikoa hobetzea, eta baita botere publikoen zilegitasuna eta horiengan herritarrek duten konfiantza ere, parte-hartzea, deliberazio publikoa eta gardentasuna laguntzen duten ekintzak bultzatuta erabaki hauek hartzerakoan: planak, programak, araudiak, zerbitzu publikoen kudeaketa, eta politika publikoen ebaluazioa ere bai.
    • Berdintasun maila handiagoak lortzea, inplikatutako eragile guztiak barne hartuta, beraien ahalmenak indartuta eta berdintasunari, justiziari eta pertsonak bere baitan hartzeari garrantzia handiagoa emanen dion gizartea sortuta.
    • Berrikuntza soziala sustatzea eta baita garapenera eta gizarte arazoak konpontzera bideratutako enpresa arloko I+G+b-a ere, interesa duten edo ukitutako eragile instituzionalekin eta gizarte eragileekin batera diseinatua eta garatua.
    • Belaunaldiarteko elkarlana sustatzea.
    • Parte-hartzearen mesedetan herritarrak hezitzea, sentsibilizatzea, gaitzea eta komunikazioa bultzatzea.

Epaimahaik hautatutako ekimen edo esperientzia partehartzaileak egin dituzten entitateek, honako ordain publikoak jasoko dituzte:

  • Emandako aitortza egiaztatzen duen diploma jasotzea.
  • Hautatutako Jardunbide Egokia aurkeztea Lehendakaritzako eta Berdintasuneko Departamentuak antolatuko duen aitortza jardunaldian.
  • Aitortza jasotzen duen jardunbide egokia Nafarroako Gobernuko Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuak kudeatuko duen parte-hartzearen Jardunbide Egokien Bankuan sartuko da, eta Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratuko.

Hautagaitzek jaso beharreko edukiak (Word) (PDF).

46/2024 Foru Agindua, Nafarroan herritarren parte-hartzearen arloko jardunbide egokien aitortzarako deialdia egiten duena.

Emaitzak

81/2024 Foru Agindua, zeinaren bidez ematen baitira, Nafarroan, herritarren parte-hartzearen arloko jardunbide egokien aitortzak, 2022 eta 2023koak.

Harremanetan jartzeko

Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzua
Herritarren Partaidetzarako Atala
Telefonoa: 848 426 006
Posta elektronikoa: participacionciudadana@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.