Zinema euskaraz programa hezigarria 2025-2026

2025eko irailetik abendura bitartean egingo da (2025-2026 ikasturtea)

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako A, B eta D ereduetako ikastetxeetan eskolatutako ikasleei zuzendutako programa hezigarria.

Programaren helburua gure inguruko euskarazko ikus-entzunezko produktuen kontsumo arduratsua sustatzea da; izan ere, hura baita gaur egungo gazteen artean informazio-, entretenimendu- eta kultura- iturri nagusia, baita ikasle gazteenen artean entretenimendurako sarbidea.

Hautatutako filmak areto komertzialetan edo ikastetxean eskainiko dira, eta hainbat balio sustatu beharko dituzte, hala nola elkartasuna, familia, animaliekiko eta ingurumenarekiko errespetua eta eskola-jazarpenaren gaitzespena.

Izena emateko galdetegia bete beharko da.

374/2025 Ebazpena, deialdia onesten duena.

Harremanetan jartzeko

Euskara Atala
Santo Domingo z/g
31001 Iruña
Telefonoa: 848 426 399
Posta elektronikoa: euskaraatala@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.