Mintza Jolasak programa hezigarria 2024-2025

A Ereduko ikastetxeentzat

Oinarrizko informazioa

A ereduko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleentzat.

Programaren helburua euskararen erabilera sustatzea da, curriculumetik harago eta eremu zabalagoan, jarduera ludikoagoak eginez eta eguneroko bizitzarekin lotutako euskararen praktika intentsiboa inplikatuz, A ereduko ikasleek beren komunikazio-gaitasuna hobetu dezaten, batez ere ahozko ulermena eta adierazpena.

Egunero hiru saioko tailerrak izango dira, 3 edo 5 egunekoak, etapa bakoitzera egokitutakoak. Jarduera hau ikastetxeetara joango diren hezitzaileek egituratuko dute eta eurek eramango dute aurrera.

Izena emateko galdetegia bete beharko da.

247/2024 Ebazpena, programa onesten duena.

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Euskara Atala
Santo Domingo z/g
31001 Iruña
Telefonoa: 848 428 815
Posta elektronikoa: euskaraatala@navarra.es​​​​​​

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.