Nafarroako goi mailako, goi errendimenduko, hobekuntzako eta oinarrizko errendimenduko kirolaiek, 14 eta 30 urte bitarte bazituzten 2024ko abenduaren 31n.
Nafarroako kirolariek, baldin eta teknifikazio-programa nazionaletan ari badira "Larrabide Estadioa" Nafarroako Gobernuko Nafarroako Kirol Teknifikazioaren Zentroan eta 14 eta 30 urte bitarte bazituzten 2024ko abenduaren 31n.
Gainerako kirolariek, baldin eta teknifikazio-programa nazionaletan ari badira "Larrabide Estadioa" Nafarroako Gobernuko Nafarroako Kirol Teknifikazioaren Zentroan, eta 14 eta 30 urte bitarte bazituzten 2024ko abenduaren 31n.
Nafarroako klubetako kirolariek, baldin eta kirol-lizentzia badute kategoria nazionalean ordezkaritza duen edozein klubekin, klub hori erreferentea bada Nafarroan bere kirol-modalitateko mailarik gorenean-hau da, Nafarroako Foru Komunitatean, dagokion modalitatean kirol-maila handieneko kluba izatea, eta 14 eta 30 urte bitarte bazituzten 2024ko abenduaren 31n.
Nafarroan jaiotako ikasleek edo 2025eko urtarrilaren 1a baino lehen Foru Komunitatean erroldatuta zeudenek, balkin eta Iruñean ostatu hartu behar badute ikasketak egiteko, eta 16 eta 26 urte bitarte badituzte -biak barne-, 2025ean betetzeko.
Aurreko baldintzak bete gabe ere, plaza hutsak egonik, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren oniritzia jasotzen duten ikasleek.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Eskuragarri dagoen plaza kopurua: 80.
Deialdi honek Printzearen Gotorlekua Kirol Egoitzan ostatua soilik esleitzen du plaza ematen den datatik 2025eko irailaren 1era bitartean, eta, gehienez, 2026ko ekainaren 30era arte, biak barne, salbu eta egoiliar kirolarien kasuan. Kasu horretan, uztailera arte luza daiteke, baldin eta entrena menduak edo lehiaketak direla-eta justifikatzen bada eta Nafarroako Kirolaren Institutuak behar den baimena ematen badu.
Elikadurari dagokionez, Egoitzak enpresa bati adjudikatua du sukalde-jangela zerbitzuaren kontzesioa.
Egoiliarrak behartuta daude zerbizu hori asteleheneko gosaritik ostiraleko bazkarira arte erabiltz era. Era berean, zerbitzua asteburuan erabili ahal izango dute, enpresari aldez aurretik jakinarazita.
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
Kirolari egoiliarrek eta ikasle egoiliarrek aurkeztu beharreko agiriak:
Zehaztutako eskabidea (II. eranskina) (era elektronikoan aurkeztutako eskaerak izan ezik)
Argazki bat (nortasun agirikoaren neurrikoa)
NANaren fotokopia.
Kasua bada, familia ugariko kidea dela egiaztatzeko agiria.
Anai-arrebek plaza eskatuz gero, familia liburuaren kopia.
Ikasketa arautuak egiten ari direnek, 2024-2025 ikasturteko matrikula.
Kirolari egoiliarrek aurkeztu beharreko agiriak:
Nafarroako errendimenduko kirolariak: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak berak emandako ziuntagiria, non zehaztuko baita Nafarroako errendimenduko kirolaria dela (goia-mailakoa, goi-errendimendukoa, hobekuntzakoa edo oinarrizko errendimendukoa).
Teknifikazio-programa naionalen barruan dauden Nafarroako kirolariak, baldin eta programak "Larrabide Estadioa" Nafarroako Gobernuko Nafarroako Kirol Teknifikazioaren Zentroan garatzen badira: Tartean diren federazioek emandako ziurtagiriak non zehaztuko baita teknifikazio-programa horietan ari direla, eta 2025eko urtzrrilaren 1a baino lehen Nafarroan erroldatuta zeudela frogatzeko ziurtagiria.
Teknifikazio-programa nazionalen barruan dauden gainontzeko kirolariak, baldin eta programak Nafarroako Gobernuaren Larrabide Estadioa kirol-teknifikazioaren zentroan garatzen badira: Tartean dauden federazioek emandako ziurtagiria, non zehaztuko baita teknifikazio-programa horietan ari direla.
Nafarroako klubetako kirolariak, kirol-lizentzia dutenak kategoria nazionalean ordezkaritza duen eta Nafarroan erreferentea den edozein kirol-klubekin: Kirol-fitxa, non frogatuko baita klub horretako kidea dela 2025-2026 denboraldian.
4.2 puntuan aipatutako kirolariek lan-kontratua edo antzekoa auzkeztu beharko dute, lan-jarduera justifikatzeko.
Ikasle egoiliarrek aurkeztu beharreko agiriak:
2025eko urtarrilaren 1a baino lehen Nafarroan erroldatuta zeudela frogatzeko ziurtagiria.
2024-2025 ikasturterako Hezkuntza Departamentuaren beka jaso dutenek adjudikazioaren kopia konpultsatua aurkeztu bearko dute.
Kasua bada, 2024-2025 denboraldiko federatu-txartelaren kopia.
Eskaera aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau NAOn argitaratu eta biharamunetik hasita.