Ondarearen gaineko zergaren aitorpena (F83 eredua)

Oinarrizko informazioa

  • Egoitza fiskala Nafarroan duten pertsona fisikoak.
  • Espainian bizi ez diren pertsona fisikoak, beren ondasun eta eskubideen artetik baliorik handiena duena Nafarroan dagoenean (obligazio erreala).

Betiere, honako baldintza hauetakoren bat betetzen bada:

  • Zerga kuota “ordaintzeko” ateratzen denean, dagozkion kenkariak eta hobariak aplikatu ondoren.
  • Kuota “ordaintzeko” ateratzen ez denean eta ondasunen edo eskubideen balioa 1.000.000 eurotik gorakoa denean.

Pertsona fisikoak abenduaren 31n bere titulartasunekoak ziren ondasun eta eskubideen aitorpena aurkeztea; zergaren araudian ezarritakoaren arabera baloratu behar dira ondasunak eta eskubideak.

  • 36/2024 Foru Agindua, 2023ko zerga-ekitaldiari dagozkion pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta ondarearen gaineko zergaren autolikidazio ereduak onesten dituena, eta arauak ematen dituena eredu horiek aurkezteko eta diru-sarrera egiteko.
  • Ondarearen gaineko zergari buruzko 13/1992 Foru Legea.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Ogasunaren NAN + PINa
  • Cl@ve

Jarraibideak:

"Tramitatu" botoiaren bidez sartuko zara aurreko urteetako aitorpenak aurkezteko laguntza programetan.

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta - Errenta eta Ondarea
Dei iezaguzu 948 106 106 telefono zenbakira (ordutegia: astelehenetik ostegunera, 8:00etatik 17:30era, eta ostiraletan, uztailean eta abuztuan, 8:00etatik 15:00etara).

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time