Hildako baten PINa lortzea

Oinarrizko informazioa

Hildakoen jaraunsleak, Nafarroako Foru Ogasunarekin izapideak egiteko.

PINa Nafarroako Foru Ogasunak kudeatzen duen kodea da.

Hildako baten PINa lortu ahal izateko, jaraunsle izaera frogatu behar da, honako dokumentazio hau aurkeztuta:

  • Jarauntsiaren onarpena.
  • Jarauntsia onartu ezean, 3 dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
  1. Heriotza ziurtagiria
  2. Azken Nahietako Egintzen Erregistro Nagusiaren ziurtagiria
  3. Testamentua. Halakorik ez badago, jaraunsleen deklarazioaren akta aurkeztu.

Tramitazioa

Jarraibideak:

  • PINa jasotzeko, helbide elektroniko bat adierazi behar duzu.
  • "Oinarrizko informazioa" atalean adierazitako jaraunsle izaera frogatzen duen dokumentazioa erantsi beharko duzu.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Zure eskaera aurrez aurre izapidetzeko, Ogasuneko edozein lurralde-bulegotara joan zaitezke, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Hitzordua eska dezakezu internet bidez edo 948 50 51 52 telefonora deituz.

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.